2025-12-05
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEz dugu biharko EUDELen mahai negoziatzailean parte hartuko

Ez dugu biharko EUDELen mahai negoziatzailean parte hartuko

Maiatzaren 31ko EUDELeko bileran LABek mahaitik altxatzea erabaki zuen seriotasunik ez zegoelako behar bezalako negoziazio bat egiteko. Atzo jaso genuen EUDELen erantzuna eta ikusten da LAB mahaitik altxatzeak eragin azkarra izan duela, aurrerapausuak egon dira. Behintzat erantzun egin digute. LAB altxatu zenetik, mahai horretan ezohikoa den azkartasunez egin dituzte mugimenduak. Beraz, gure erabakia egokia izan zela ondorioztatu dezakegu. Baina zoritxarrez, ez dago elementu nahikorik oraindik behar bezalako bermeekin biharko ekainaren 14rako deitu duten mahaira bueltatzeko.

Eskaera zehatzak egin genituen mahai horretara bueltatzeko:

– Estatuko aurrekontuen legearen inguruan EUDELen irakurketa. Hau da, Lege horrek zer nolako margena uzten zigun enpleguaren inguruan eta ordainsarien inguruan aurrerapausoak emateko eta horiek gainditzeko bideak negoziatzeko.

– Europako sententzien harira EUDELen jarrera eta hortik eratortzen diren kalte-ordainen eskubidea, behin- behinekotasuna murrizteko proposamena.

– Negoziatzeko egutegi zehatz bat alde instituzionalaren proposamen eta gaitegi bati lotuta.

– Euskaltegien inguruan nola bermatuko duen EUDELek Udal Euskaltegietako langileen lan baldintzak Eusko Jaurlaritzak
ez zapuztea.

Atzo jaso genuen EUDELen erantzuna eta ikusten da LAB mahaitik altxatzeak eragin azkarra izan duela, aurrerapausuak egon dira. Behintzat erantzun egin digute. LAB altxatu zenetik, mahai horretan ezohikoa den azkartasunez egin dituzte mugimenduak. Beraz, gure erabakia egokia izan zela ondorioztatu dezakegu. Baina zoritxarrez, ez dago elementu nahikorik oraindik behar bezalako bermeekin biharko ekainaren 14rako deitu duten mahaira bueltatzeko.

– Estatuko aurrekontuen legearen inguruan ez dago EUDELen irakurketarik. Sindikatuekin batzorde paritario batek irakurketa hori egitea proposatzen digute. Ez da guk eskatu genuena. Eta gainera, ez dugu uste guk egin behar dugunik. PNVk eta PPk sinatu zuten lege hori. Beraien zerbitzu juridikoak izan behar dira, beraz, azterketa hori egin behar dutenak. Behin hori izanda, elementu nahikorik izango dugu horren inguruko negoziazio batean sartzeko. LABen argi daukagu; birjartze tasek ez dute zentzurik. Bestaldetik, galdutako eros ahalmenaren berreskurapena debekatzeak ez dugu inoiz onartuko. Eta ez gara sartuko inposaturiko muga horiek uzten dituzten zirrikituak negoziatzen.

– Bestaldetik 3 urteetan behin-behinekotasun tasa %6ra jaisteko konpromisoa adierazten dute, baina beti ere legeak uzten duena errespetatuz. Nola lortuko dute PNVk eta PPk eurek adostu dituzten birjartze tasak inposatzen dituen lege bati kasu eginez tasa hori lortzea? Ez digute azaldu.

– Europako sententzien harira EUDELek ez du inolako erantzunik eman.

– Euskaltegien inguruan ez dugu erantzunik jaso.

– Negoziatzeko data bat gaitegi bati lotuta bidali digute, baina bide laburrekoa eta orientabide gisa.

Beraz, ez gara joango biharko ekainaren 14ko bilerara. Ez dugu oraindik behar bezalako seriotasunik ikusten eta tranpa iruditzen zaigu batzorde paritarioaren proposamena, sindikatuek beraien lege inposatzaileei zilegitasuna ematea bilatzen duelako.

Mugimenduak ikusi dira eta nahi dugu gehiago egotea, baina mahai horretan seriotasuna eta eraginkortasuna ikusi arte ez gara itzuliko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...