2026-09-20
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEuskal Telebistako langileei kendutako soldataren %5a itzuli beharko zaie

Euskal Telebistako langileei kendutako soldataren %5a itzuli beharko zaie

2010eko maiatzean PSOEk «krisiari aurre egitearren» bankuei dirua emateko helburuerekin Estatu osoko administrazio publikoetako langileen soldatak %5ean murriztea erabaki zuen. Orain Auzitegi Konstituzionalak Euskal Telebsitako langileei urte hauetan murriztutako soldata itzuli beharko zaiela adierazi du.

2010eko maiatzean PSOEk «krisiari aurre egitearren» bankuei dirua emateko helburuarekin hartutako neurrien artean Estatu osoko administrazio publikoetako langileen soldatak %5ean murriztea erabaki zuen. Erabaki hura «nahiko solidarioa» ez zela augudiatuta, PSEren eskuetan zegoen Jaurlaritzak EAEn erabakia sektore publiko osora hedatzea erabaki zuen, administrazio publikoez gain sozietate publikoak ere barnebilduz. Gogora dezagun EITB Taldeko sozietateak ez direla administrazio publiko, baina EAEko sektore publikoko sozietateak direla.

EITBko Zuzendaritza sindikatuokin bildu zen neurriaren aplikazioa negoziatzeko asmoz. Sindikatuek uko egin genion «langileei dirua nola lapurtu» behar zieten negoziatzeko. Zuzendaritzak Jaurlaritzaren agindua betez soldata murriztu zien langile guztioi.

EITBko sindikatu guztiok neurriaren aurka helegiteak jarri genituen EAEko Auzitegi Nagusian, baina honek atzera bota zuen. Ondorioz Auzitegi Gorenera jo genuen.

Auzitegi Gorenak Euskal Telebistako helegitearen kasuan konstituzionaltasun auzia planteatuta, Auzitegi Konstituzionalera bideratu zuen helegitea. Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren ondorioz EUSKAL TELEBISTAKO LANGILEOI URTE HAUETAN MURRIZTUTAKO SOLDATA ITZULI BEHARKO ZAIE, ETA TAULAK LAPURRETA HORI GABE JARRAITU BEHARKO DUTE. Erabakia uztailaren 31n BOEn argitaratu zuen, eta jakin berri dugu.

Itzarriren ekarpenen murrizketaren kasuan ordea ez du onartzen konstituzioaren kontrako jokabiderik.

ERABAKIA SOILIK ETBKO LANGILEEI ERAGITEN DIE. Gogora dezagun salaketa kolektiboak jartzeko garaian enpresa bakoitzean gehiengoa duen sindikatuak jarri izaten dituela, gainontzeko sindikatuek bat egiten dutelarik. EITB Taldeko sozietate ezberdinetan helegiteak jartzeko garaian, auzia irabazi den tokian, ETBn, gehiengoa LABek zuen; EITBn eta Eusko Irratian ELAk; eta EITBNETen ez zegoen ordezkaritza sindikalik. Beraz soldataren murrizketaren erabakiaren nulitateak ez die eragiten Eusko Irratiari, EITBri eta EITBNETi.

Hiru sozietate hauetan bide juridikoa agorturik, geurea dena berreskuratzeko ekintza sindikala eta instituzionala baizik ez da gelditzen. Horrela ba, mobilizatu eta bestelako ekimenak abiatu beharko ditugu.

Auzitegi Gorenak arrazoia eman zigunean LABek dagoeneko hainbat iniziatiba abiatu zituen dirua EITB Taldeko langile guztioi itzultzeko: Zuzendaritzari berari, Administrazio Kontseiluan eta Legebiltzarrean proposamen bana eginez.

EAJren jarrera dirua ez itzultzeko «segurtasun juridiko eza» izan da. Beno ba, ORAINGOAN EZ DU AITZAKIARIK DIRUA EZ ITZULTZEKO. Oraindik ere 2012ko abenduko bigarren pagaren %75a itzultzeko aukera legala eta ekonomikoa badu Jaurlaritzak, baina ez du nahi.

BERAZ EITBKO LABEK BERRIRO EXIJITZEN DIO ZUZENDARITZARI ETA EUSKO JAURLARITZARI LANGILEOI KENDUTAKO DIRUA LEHENBAILEHEN ITZULTZEKO. EZ SOILIK EUSKAL TELEBISTAKOEI BAIZIK ETA TALDEKO LANGILE GUZTIOI. 2010ETIK HILERO-HILERO KENTZEN DIGUTEN %5A ZEIN 2012KO ABENDUKO PAGATIK ZOR DIGUN GUZTIA.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.