2026-11-09
HomeIndustriaEraikuntzaGreba mugagabea Cemosa enpresan

Greba mugagabea Cemosa enpresan


Zuzendaritzak hitzarmen berria adosteko erakutsitako borondate eza salatzeko gaurtik hasita Atxondoko Cemosako langileak greba mugagabeab dira. LAB sindikatuak gure indar eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu CEMOSAko langile guztiei.

Behin eta berriz, modu adostuan akordioak lortzeko ahaleginari, enpresaren borondate eza aurrez aurre eduki eta gero; greba hasi dute. Cemosako langileen aldarrikapenak guztiz oinarrizkotzat jotzen digutu, prekarietatearekin bukatzea, enplegu duina bermatu eta berria sortzea, edota laneko osasuna bermatzea, besteak beste. Horregatik, LAB sindikatuak CEMOSAko langileen borrokarekin bat egiten dugu eta inguruetako langileei beraien babes eta elkartasuna adierazteko deia egiten diegu.

Cemosa (Atxondo) Enpresa Komitearen oharra

"Cemosa enpresako komiteak zera adierazi nahi du; azaroaren 23an goizeko 6etan greba mugagabea hasi dugula arrazoi hauengatik:

• Enpresak borondate eza adierazi duelako enpresa hitzarmen berria adosteko. 

Bi urte luze daramatzagu akordioak lortu nahian eta honako hauek ekiditeko: 
• prekarietatea
• azpikontratazio gehiegizko eta ilegala (lan ikuskaritzak administrazio bidezko zigorrak tarteko) 
• ezkutuko soldata bikoitzak.
• lan osasunean prebentzio falta.
• indarrean dagoen hitzarmen orokorra ere betetzen ez duen flexibilitatea 
• enplegu politika falta.
• bazterketa eta ezberdinatasuna kontratazio berrietan.

Saiaketa asko eta gero, enpresaren blokeo eta borondate ezak, greba hasteko erabakia hartzera eraman gaitu langileak. 
Egoera honetan enpresa oso gustura egon da, egoera sozialaz baliatuz, prekariezazioa kudeaketaren zutabe erabiltzen aritu da. eta guzti hori, egoera ekonomiko eta merkatu kokapen bikainarekin. 

Langileok ordea, planto egitea erabaki dugu, eta 137 langilek parte hartu genuen asanblada batean, grebaren aldeko 99 bozkarekin, kontrako 37rekin eta zuri batekin; grebari ekin diogu.

Gure aldarrikapenak argiak dira:

1. antolaketa argitu eta adostu beharra: 
• egiturazko lanpostuak ezingo dira kanpoko langileekin beti (azpikontrata, ett…) eta beharrezko langile finko kopurua adostu.
• langileen funtzio, kategoria, lan baldintzak (laneko egutegia) argi definituta eduki behar ditugu. 
2. laneko kategoria guztiak kontutan edukiko dituen soldata taula adostu, bakoitzari dagokion retribuzioarekin. 
3. baja, opor… ordezkapenak lanbideren bidez kudetu enpresa kontratuarekin. langile hauekin lan poltsa eratuz eta lan postuak sortzean lehentasuna errespetatuz. 
4. errelebo kontratuetakoak langile finko bihurtu, guztira 20 pertsona inguru lirateke. 
5. amiantoarekin, hipoakusia aukerekin, eta baldintza thermo-higieniko kaxkarretan lan egin izan duten langileekiko protokoloak adostu. 
6. soldata igoerak: 2014rako %2,4 kontzeptu guztietan.
eta ondorengo urteetarako, ipc + %2, %1eko bermearekin.


Ardura handiz ari garenaren segurtasuna dugu, baina enpresaren jarrerak, gure eskubideak bermatzeko grebaren alternatiba baino ez digu utzi. 

Seguru gaude, denon konpromiso eta elkartasunarekin, lortuko dugula! "

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ezin da pertsona zaurgarrien izenean euskararen normalizazioa zalantzan jarri

LABek erabat arbuiatzen du GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen gizarte-integraziorako teknikari lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa baliogabetu izana, eta horretarako argudiotzat erabili izana pertsona zaurgarrien artena euskararen erabiliera oso txikia dela. Denen eskubideak bermatzea da administrazio publikoaren betebeharra.

Dornier-eko batzordeak salatu du alde bakartasunez ezarri direla langileen kontziliazioa eta segurtasuna okertzen dituzten lan-baldintza berriak

Dornierreko ordezkaritza sindikalak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) enpresak ezarritako lan-baldintzen funtsezko aldaketa errefusatu du, negoziazio-prozesua akordiorik gabe amaitu ondoren. Gainera, Iruñeko Udalari erantzukizuna...

Greba orokorraren egunean 70 herritan baino gehiagotan egingo ditugu manifestazioak arratsaldez

Goizez iragarritako manifestazioez gainera, arratsaldeko hitzorduen berri eman dugu gaur Bilbon eta Iruñean eginiko agerraldietan. Herrialdeetako hiriburuei dagokienez, mobilizazio guztiak 18:00etan abiatuko dira. Bilbon, Plaza Eliptikotik; Donostian, Bulebarretik; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Iruñean, Baluartetik.