2024-03-05
HomeUncategorizedEuskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean batzarra maiatzaren 25ean...

Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean batzarra maiatzaren 25ean Eibarren

Maiatzaren 30eko greba orokorra deitu duten sindikatu eta eragile sindikalek karta soziala eratzeko lehen batzarra datorren larunbatean, maiatzak 25, burutuko dela iragarri eta "Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean, aldaketan parte izan nahi duten eragile guztiei, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuan era aktiboan parte hartzeko" deia luzatu die. Lehen batzarra Eibarren egingo da eta bertan gutuna eratzeko metodologia aurkeztuko da. Arratsaldez Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dio jendarteari.

MAIATZAK 25
Bilbo 17:30 Jesusen Bihotzean
Donostia 17:30 Bulebarean
Gasteiz 17:30 Andra Zurian
Iruñea: 17:30 Autobus Geltokia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eratzeko I Nazio Batzarra

Saioa Iraola, Bilgune Feminista

Krisiaren aitzakiaren atzean ezkutatuta gobernu desberdinek aspaldi hasitako bideari jarraitzen diote sutsuki;eskubideak, zerbitzu sozialak, herritarron bizi baldintza duinak, urtetan eginiko borroken lorpenak murriztu eta ukatzen. Politika hauen helburuak bi dira: herritarrok pobreziara kondenatzea eta eskubideen ukazioa batetik, eta, betikoen (elite politiko eta ekonomikoen) poltsikoak beti bete-beteak egon daitezela bermatzea.

Guk ez dugu nahi pobrezian, injustizian, bazterketetan, bereizkerietan oinarritutako Euskal Herririk. Aitzitik, Eskubide sozial eta laboralen errespetuan, justizia sozialean, ingurugiroarekiko aitortzan eta errespetuan, pertsonen arteko botere-harreman hierarkikoak gaindituko dituen eta herritar guztien parte-hartze sozio politikoa bermatuko dituen Euskal Herria nahi dugu. Horregatik, urteak daramatzagu bestelako eredu ekonomiko eta sozialaren beharrizana aldarrikatzen, Madrilgo gobernuak dekretu eta legeen bidez hartutako neurriak Iruñeako eta Gasteizko gobernuak onartzen eta aplikatzen ari diren honetan salatzen eta nola ez alternatibak eraikitzeko lanean.

Bide honetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzea dugu helburu. Aldarrikatzetik harago, euskal jendarte osoaren indarrak eta garatzen ari garen borrokak batzeko eta bidean elkarrekin lerrotzeko unea da. Borrokarako tresna baliagarria izateaz gain, alternatiba eraikitze bidean, eredu ekonomiko eta sozial propioa garatzeko bide emango digula ziur gaude; Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat egin eta erabakia. Eta ez elite ekonomikoek erabakia.

Honegatik, dei egiten dizuegu, Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean, aldaketan parte izan nahi duten eragile guztiei, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuan era aktiboan parte hartzeko, norbera bere eremutik eta borroketatik asko baitugu esateko, pentsatzeko, egiteko eta eraikitzeko. Zehazki, maiatzaren 25ean UNI-EIBAR-ERMUA BHI, Otaola Hiribidea 29, 9.30etan egingo dugun Asanblada Nazionalean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Aldaketan, bestelako herri eta harreman ereduen alde bidean elkar ikusiko dugu!

Eta bukatzeko, gaur bertan bildu garenok, “Eskubide sozial eta laboral duinak, Euskal Herrian eredu propioaren alde” datorren maiatzaren 30ean greba orokorrera batu eta kalera irteteko deia luzatzen dizuegu herritar guztiei.

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT, CGT-LKN

Eragile sozialak: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Arabako Pentsionistak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, M15M Bizkaia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, MOC, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.

I Asamblea Nacional para la creación de la
Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria

Luis Garcia, AHT Gelditu!

Valiéndose de la excusa de la crisis, los distintos gobiernos se empeñan en seguir por el mismo camino que empezaron hace ya tiempo; negando y recortándonos los derechos, los servicios sociales, las condiciones de vida dignas de las ciudadanas y ciudadanos y los frutos cosechados al cabo de años de luchas. Estas políticas tienen dos objetivos: por un lado, condenarnos a ciudadanas y ciudadanos a la pobreza y negarnos nuestros derechos. Por el otro, garantizar que los de siempre, las élites políticas y económicas, tengan siempre los bolsillos a rebosar.

No queremos una Euskal Herria basada en la injusticia, la exclusión y la discriminación. Queremos una Euskal Herria que respete los derechos sociales y laborales, que respete y reconozca el medio ambiente. Una Euskal Herria en la que se superarán las relaciones entre personas jerárquicas y de poder y se garantizará la participación social de todas y todos los ciudadanos. Por eso llevamos años reivindicando la necesidad de otro modelo económico y social. Denunciando las medidas de Madrid en forma de leyes y decretos, que los gobiernos de Gasteiz e Iruñea aceptan y aplican, y trabajando también para construir una alternativa a esta situación.

Nuestro objetivo de elaborar la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria va en ese camino. Es el momento de unir todas nuestras luchas y la fuerza de toda la sociedad y de emprender entre todas y todos un camino en común. Además de una herramienta válida de lucha, estamos seguros que también contribuirá a la creación de una alternativa que implique el desarrollo de un modelo económico y social propio decidido y elaborado por y para Euskal Herria y no por las elites económicas.

Por eso hacemos un llamamiento a los agentes sociales que queréis ser partícipes del cambio hacia un modelo económico y social propio en Euskal Herria para que seáis parte activa del proceso de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria, porque cada cual, desde su ámbito y su lucha tiene mucho que decir, que aportar, que pensar y que construir. Concretamente, os invitamos a participar en la Asamblea Nacional que celebraremos el 25 de mayo a las 9:30 en el IES UNI-EIBAR-ERMUA, Avda. Otaola, 29. ¡Coincidiremos juntos en el camino hacia modelos de pueblos y relaciones diferentes!

Finalmente, quienes hoy nos hemos reunido aquí, hacemos un llamamiento a todas y todos los ciudadanos a salir a la calle y a sumarse a la convocatoria de huelga general del 30 de mayo a favor de unos “Derechos sociales y laborales dignos, por modelo propio en Euskal Herria”.

Sindicatos: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT, CGT-LKN

Organizaciones sociales: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Arabako Pentsionistak,Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez,Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, M15M Bizkaia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, MOC, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu ETBko zuzendaritzak hainbat programa ekoizteko zerbitzuak azpikontratatzen dituela, Unitate Mugikorra eta lantaldea libre egon arren

EITBko zuzendaritza nagusiak ETBko hainbat programaren produkzioa esternalizatzeko joera hartu du, EITBko Unitate Mugikorra (UM) eta lantaldea libre egonda ere. 

LABek Munduko Federazio Sindikalak Sao Paulon egindako Kontseilu Presidentzialean parte hartu du

Pasa den asteburuan Munduko Federazio Sindikalaren Kontseilu Presidentziala egin zen San Paolon, Brasilen. Munduko Federazio Sindikala 1945 urtean sortutako elkartea da. 133 herrialdetako 105 milioi langile inguru ordezkatzen ditu. Kontseilu Presidentziala bere zuzendaritza gune nagusia da, kontinente desberdinetako 50 kidek osatutakoa.

Lan eta bizi baldintzak ez dira hobetzen eta prekaritateak egiturazkoa izaten jarraitzen du

Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaian 141.582 langabe daude; beraz, pasa den urtetik %2,13a jaitsi da langabezia Hego Euskal Herrian. Enplegua, ordea, sektore prekarioetan sortzen ari da, lan baldintza prekarioekin eta egoera zaurgarrian dauden herritarren bizitzetan inpaktu zuzenagoa eraginez. Hego Euskal Herrian, 25 eta 64 urte arteko bi herritarretik bat prekaritate egoeran bizi da, enplegua izan arren, bizitza duina bermatzeko diru-sarrera nahikorik gabe.