2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEUDELen negoziazio mahaian ez da Udalhitz berritzko akordiorik lortu

EUDELen negoziazio mahaian ez da Udalhitz berritzko akordiorik lortu

Apirilaren 30ean egin dugu EUDELen azken negoziazio mahaia, eta bertan ez da Udalhitz berritzeko akordiorik lortu. Mahaia, udal hauteskundeen ondoren bilduko omen da berriro. LABen iritziz, EUDELen eskaintza eskasa izan da. Udalhitzen inguruko akordio partzial bat baino ez dute mahai gainean ipini eta hori ez da, inondik inora, negoziazio kolektiboa berreskuratzea.

LABek, negoziatzeko plataforma aurkeztu zuen orain dela urte bete baino gehiago (2014ko martxoaren 10ean) baina EUDELek zoritxarrez, ez du gure proposamena negoziazio oinarritzat hartu. Orain, aste gutxi batzuetan, EUDELen proposamena eta egutegia abiapuntuak izanik eta udal hauteskundeak atarian ditugula, akordio bat lortu nahi izan dute. Honek guztiak, jakina, kutsu elektoralista dauka gure iritzian.

Bestetik, salatu nahi dugu EUDELen dauden alderdi batzuen jokoa ez zaigula onargarria iruditzen. Arazo legalak aipatzen dituzte sarritan, baina aitzakia ederrak dira, beraiek baitira lege horiek egiten dituztenak.

Hala ere, LABen jokabidea serioa izan da eta gure ekarpenak egin ditugu. LABek akordioak blindatzeari ezinbestekoa deritzo eta, horrenbestez, lege edota aurrekontu-zailtasunen aurrean, konpromiso irmoa eskatu dugu hitzartutakoa betetzeko eta instituzioek aldebakarreko erabakirik ez hartzeko.

Negoziazio osoan zehar, udal mailako itunak bultzatu nahi izan ditugu udaletan galdutako enplegu publikoaren berreskurapena eta enplegu publikoa sortzeko. Era zuzenean, langile publikoek emango dituzten kalitateko zerbitzu publikoen eredu berria sustatu nahi izan dugu. 2010etik galdutako eroste ahalmena berreskuratzeko proposamena luzatu diogu EUDELi. Argi utzi dugu lan osasuna ez dugula esku pribatuetan ikusi nahi. Benetako borondatea eskatu dugu Euskara eta Berdintasun plan eraginkorrak sustatzeko….. emaitza, zoritxarrez, ez da izan langileok merezi dugun neurrikoa.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...