2026-03-23
HomeEuskal GatazkaEskubide zibil
eta
politikoen aurkako
prozesua
salatu
eta
auzipetuei elkartasuna adierazteko Madrilen izango da LAB


Eskubide zibil
eta
politikoen aurkako
prozesua
salatu
eta
auzipetuei elkartasuna adierazteko Madrilen izango da LAB


Espainiako auzitegi nazionalean D3M eta Askatasunarena aurka hasi duten epaiketaren harira, auzipetutako 13 euskal herritarrei elkartasuna adierazi nahi die LAB sindikatuak, erabaki politiko bati erantzuten dion prozesu baten aurrean gaudela salatzearekin batera.

Gaur ostirala, LABeko ordezkaritza bat, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru dela, Madrilen izango da auzipetuei elkartasuna adierazteko. Halaber, LABek bat egiten du larunbatean ELEAK mugimenduak deituta Eskubide guztiak proiektu guztientzat lemapean egingo den manifestazioareakin. Bertan parte hartzeko deia egiten dugu. 
Epaiketa politikoa da helburu politikoei erantzuten dielako, ezker abertzalea insituzioetatik kanpo uzteko erabakiari. Gogoratu behar dugu, horren ondorioz, 2009az geroztik EAEko errealitate politikoa ordezkatzen ez duen Legebiltzar antidemokratikoa dugula Gasteizen. Larria da hori, eta larria, hauteskundeetara aurkeztu nahi izanagatik 13 euskal herritar 109 urteko kartzela zigorraren aurrean izatea.

Aro berria bizi dugu Euskal Herrian. Aurreko garaietako formulak, legeak eta prozedura judizialak mantentzeari utzi, eta Madrilgo Gobernuak nahiz botere judizialak gure herrian irekitako prozesuak aurrera egin dezan parte aktibo bilakatu behar dute, garai berri honekin bat datozen erabakiak hartuz.

Oinarrizko eskubide batek, parte hartze politikorako eskubidea kasu, ezin du atxilotze edo kartzelaratze arrazoi izan sistema demokratiko batean. Horregatik, LABek eskatzen du D3M-Askatasuna prozesuan auzipetutako kide guztiak inolako zigorrik gabe libre ateratzea epaiketa honetatik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...