2026-11-05
HomeEkintza SozialaPrekarietatea eta pobreziaEskubide Sozialen Karta oinarri hartuta politika propioak egiteko ordua dela aldarrikatu du...

Eskubide Sozialen Karta oinarri hartuta politika propioak egiteko ordua dela aldarrikatu du LABek

Euskal Herrian ematen diren txirotze eta prekarizazio politiken informea (2014ko lehen seihilekoa) aurkeztu du gaur LABek. 2013ko urrian LABek aurkeztutako txostenean jada ohartarazten zen lan erreformak langileen lan baldintzetan dituen ondorioez, baita emakumeei enplegurako sarbidea galarazteak edota babes sistemaren ahultzeak dituen ondorioez ere.

Koiunturaren azterketa berri honekin LABek 2014ko lehen sei hilabetekoaren balantzea egin du eta sindikatuak hortik ateratzen dituen ondorio nagusiak aurkeztu ditu gaur.

LABek egoera geroz eta larriagoa dela ohartarazi nahi izan du gaur agerraldian. Eta horren atzean hartu diren erabaki politikoak daudela salatu du. Herria babes sozialik gabe utzi dituzten erabaki politikoak, galerak sozializatzen eta irabaziak pribatizatzen dituztez erabakiak. Honen adibide argi bezala lan munduaren erreforma, pentsio erreforma eta pribatizazioen orokortzea, besteak beste, jarri ditu.

Aurkezturiko txostenari erreparatuz pobreziaren betierekotzea hazkunde ekonomikoaren ezaugarri bilakatu dutela adierazi du LABek, hartu dituzten erabakien bitartez pobrezia zabaltzen eta hazkunde ekonomikoa behera egiten ari dela argi ikusten baita.

Egun oraindik hartu den bide politikoak berak eskatzen dituen eta murrizketa gehiago ekarriko dituen erreforma berriak negoziatzen ari direla esan du LABek, eta honi aurre egiteko 2008an euskal sindikatuok abiatutako bidetik jarraitzeko deia egin du, hau da, Eskubide Sozialen Karta oinarri hartuta mobilizazioen bitartez.

LABek egungo bizi dugun pobreziari aurre egiteko neurri zehatzak ere jarri ditu mahai gainean, lau puntutan laburbildu dituena eta martxan jarri daitezen instituzioetatik etorri beharko duen plan urgente baten bitartez bermatu beharko direnak:

1. Pobrezia murrizteko enplegua sortu eta oinarrizko soldata bermatzea
2. Babes sozialerako sistema hobetu (epe luzeko langabetuei eta gazteei babesa bermatuz)
3. Oinarrizko zerbitzu publikoak bermatu
4. Etxebizitza politika publikoa

LABek ez du borondate politikorik ikusten egoerari buelta emateko eta, beraz, lehen esan bezala, 2008an euskal sindikatuok abiatutako bidetik erabakiak hartzera behartu behar ditugula adierazi du. Mobilizazioaren bitartez eta Eskubide Sozialen Karta oinarri hartuta behartu erabakiak har ditzaten.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ontzat jo du CAFek amiantoaren eraginpean langileak jartzeagatik egindako arau-hauste oso larria berresten duen ebazpena, eta enpresari erantzukizunak eskatu dizkio

Sindikatuak azpimarratu du gertakariak salatzeko eta langileen osasuna defendatzeko egindako lana, eta CAFri exijitu dio kaltetutako langileekin dituen erantzukizun guztiak bere gain har ditzala.

Bost langile hil dira lan istripuz azken 24 ordutan Euskal Herrian

Atzo, azaroak 3, bi heriotza gertatu ziren, Larrabetzun bata eta Laudion bestea, lehen ikerketen arabera biak istripu ez traumatikoak. Gaur, berriz, Nafarroa hegoaldean, Pitillasen, hiru langile hil dira gaur purina-gune itxi batean itota. Hala, 67 dira dagoeneko 2026an istripuz hildako langileak.

Calzadako maizterrek Farley funts putrearekin negoziazio kolektiboa abiatu nahi dute, eta Balmasedako Udalaren babesa eskatzen dute

Gaur, Farley funts putreari aurre egiten ari diren La Calzadako maizterrek hitza hartu dute Balmasedako udalbatzaren osoko bilkuran. Bi eskaera argi helarazi dituzte: Balmaseda behingoz tentsio handiko eremu gisa izendatzea, eta Farleyk negoziazio kolektiboa onar dezan eta alokairu-kontratu guztiak berritu ditzan lortzeko babesa ematea.