2026-02-02
HomeEkintza PolitikoaErroman izan gara, Munduko Federazio Sindikalaren biltzarrean

Erroman izan gara, Munduko Federazio Sindikalaren biltzarrean

GarbiƱe Aranburu idazkari nagusiak eta Nazioarteko Harremanen arduradun Koldo Saenzek osaturiko LABeko ordezkaritza batek maiatzaren 6, 7 eta 8an ospaturiko Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) 18. kongresuan parte hartu du Erroman.

Kongresua 2021. urtean ospatu behar bazen ere, pandemiaren erruz atzeratuz joan egin da eta azkenean Italian egun hauetan ospatu ahal izan da. Kongresua oso testuinguru berezian egin da; pandemiak eta honen ondorioek nahiz Ukrainako gerrak baldintzaturiko testuinguru batean.  

Hortaz, kongresu honek berebiziko garrantzia zuen; alde batetik 12 urtez idazkari nagusi George Mavrikosek kargua uzten zuelako, eta, beste aldetik, langile klasearentzat eta Munduko Federazio Sindikalak ordezkatzen duen klase sindikalgintzarentzat erronkaz beteriko garaiak direlako. Urte hauetan guztietan George Mavrikosek egindako lana azpimarratzeko momentua ere bada; Munduko Federazio Sindikalarentzat oso garai zailak zirenean, Idazkaritza Nagusiaren erronka bere gain hartu eta MFS-a etengabeko hazkunde batera eraman du.

Bere hitzartzean, LAB sindikatuko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburuk nabarmendu zuen munduan zapaldutako herri eta langileen ondoan borrokatzen duen Munduko Federazio Sindikaleko kide izateak sortzen digun harrotasuna; baita gerra inperialistak areagotzen ari diren garai honetan, bizitza eta herri guztien eskubideak erdigunean jarriko dituzten nazioarteko harreman berrien beharra ere.

Hala, ultraeskuinaren eta faxismoaren gorakada eta emakumeen nahiz estaturik gabeko nazioen aurkako indarkeria eta jazarpena areagotzen ari diren une honetan, alternatiba badagoela aldarrikatu dugu LABetik; langile klasearen lidergoarekin errealitatea eraldatuko duen ezkerraren eskutik, kolektibo guztien errealitatea kontutan hartuz eta klase sindikalgintza soberanista, feminista eta antiarrazista bat garatuz etorriko den alternatiba, hain zuzen ere.

Era berean, kongresuan zehar 1944ko martxoaren 24an, Alemania naziaren okupazio-tropek egindako Ardeatinako hobien masakrearen ondorioz Erroman eraildako 335 zibil, militar, judutar eta preso politikoen memoria gogora ekarri genuen.

Bestalde, kongresuaren azken egunean Pampis Kyritsis Munduko Federazio Sindikalaren idazkari nagusi berri aukeratua izan zen. Hurrengo 5 urteetan MFSaren zuzendaritza izango den Kontseilu Presidentziala ere aukeratu egin zen, eta bertan berriro ere LAB sindikatuak parte hartuko du; Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak Munduko Federazioa Sindikalean Euskal Herriko klase sindikalgintza ordezkatuko du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...