2026-02-25
HomeEkintza SindikalaEremu konfinatuetako istripu klasikoa, bata bestearen atzetik

Eremu konfinatuetako istripu klasikoa, bata bestearen atzetik

2022ko ekainaren lehen astelehen honetan beste lan heriotz baten berri izan dugu, azken egunetako bigarren istripu hilgarria Nafarroako Garesen. 33. istripu hilgarria Euskal Herrian eta 7.a Nafarroan. Istripu honetan, hildako langilearekin zegoen lankidea larriki zauritua izan da laguntzen saiatu denean.

Lehenik eta behin, une latz hauetan gure gertutasuna adierazi nahi genieke senide, lagun eta lankideei.

45 urteko langilea, Señorio de Sarria upategiko eremu konfinatu baten (ureztatze putzu sakona) lanean ari zela, barrura erori eta oxigeno faltagatik hil da. Istripu hauetan ohikoa izaten den bezala, bertan zegoen lankidea laguntzera gerturatu eta putzura erori ostean, oxigeno gabe denbora asko egon ostean, oso larri dago.

LAB sindikaturik irmoki salatu nahi dugu istripu berri hau. Eremu konfinatuetan ezagunak diren arriskuen aurrean nola ez dira aplikatzen prebentzio protokoloak? Zergatik ez zegoen babes perimetralik? Prozedura tekniko hauek argiak dira eta hauek ez betetzean ematen dira istripuak, normalean oso larriak edo hilgarriak.

Jakinik arrisku aktibitate espezifiko eta arautua dela, nola ez du NOPLOIek eta inspekzioak jarraipena egiten? Utzikeria horrek eramaten gaitu 2022 urtean oraindik ere istripu ekidingarri hauek pairatzera, emaitza beldurgarriekin.

 Egoera honen atzean arduradun politikoak daude, izan ere patronalari egiten uzten dioten politikariek dute erantzunkizuna. Patronala ez fiskalizatzea, inspekzioak ez egitea, nahikoa baliabide ez jartzea erabaki politikoa dira eta emaitzak langilegoak pairatzen ditugu, azkenik geure bizitzarekin berarekin.

Modu honetan, datozen orduetan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera deitu nahi genuke.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Esku-hartze soziala Bizkaian: sektorea salbatzeko premiazko hiru eztabaida

Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko negoziazio mahaiaren esparruan, funtsezko hiru eztabaida planteatzen ditugu, elkarri lotuak eta zatiezinak, zerbitzu publikoaren kalitatea eta sektorearen etorkizuna bermatzeko. 1. Egiturazko...

1.700 enpresa batzorde eta langileen ordezkaritza organok bat egin dute greba orokorrarekin, eta martxoaren 17an aktiboki mobilizatzera deitu dute

Ehun bat ordezkari sindikalek Bilbon eta Iruñean egin dute agerraldia 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikapen masiboa dela azpimarratzeko. Enpresa-batzorde eta langileen ordezkaritza-organotako ehun bat...

Bizkaiko CONTENURreko langileek hitzarmen propio baten negoziazioa eskatu eta lan-baldintzen okertzea salatu dute

CONTENUR enpresak garbiketako, bideak, paperontziak, edukiontziak eta haur-parkeak mantentzeko zerbitzuak kudeatzen ditu Bizkaiko hainbat udalerritan, besteak beste, Barakaldon. Azken horrek bost kontratu ditu enpresarekin. Jarduera...