Etiquetak Prekarietatea hiltzailea

Etiketak: prekarietatea hiltzailea

Iruran hildako garraiolaria izan dugu gogoan

Joan den astean bi garraiolari hil ziren, bat Zamudion eta bestea Iruran. Lehen lan heriotza hori salatu genuen atzo eta bigarrena, gaur, Irura eta Villabona artean egindako elkarretaratze baten bitartez.

Hiru langile hil dira azken orduetan

Bi garraiolari hil dira Iruran eta Zamudion eta beste pertsona bat Errenterian, guztiak lan istripu ez traumatiko baten ondorioz.

Ezin dugu onartu lan istripu eta gaixotasun profesionalen egoera deskontrolatu hau,...

Joan den astean Aramaion izandako lan istripu hilgarria salatu dugu Oñatiko plazan, euskal gehiengo sindikalak deituta.

Langile bat hil da Etxabarriko Pepsico enpresan bihotzekoak jota, lan...

Aurtengo 26. hildakoa izan da Euskal Herrian lan istripuan, eta horietatik 7 ez traumatiko izan dira.

Lan heriotzek ez dutela etenik salatu dugu Iruñean

Apirilaren 30ean hildako kamioilaria gogoan, euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dugu Iruñean, Nafarroako Garraio Zuzendaritza Orokorraren egoitzaren aurrean.

Kamioilari bat eta garbitzaile bat hil dira Iruñean, eta horrek are...

Joan den ostiralean, kamioilari bat hilda agertu zen Volkswagen faktoriako hornitzaileen aparkalekuan, Landabenen. Kontua da jakin dugula ere Nafarroako Unibertsitate Ospitalean garbitzaile bat hil zela asteartean.

Lan heriotzen odolustearen salaketa Ondarrora eraman dugu

Etxebizitza batean eraberritze lanetan zebilen langile batek duela egun batzuk galdu zuen bizia, Ondarroan. Lan heriotzen odolusteak ez du etenik, egunotako lan istripu hilgarriak lekuko. Halaxe salatu dugu, euskal gehiengo sindikalaren izenean.

Ez dugu onartuko Osalan eta Lan Ikuskaritzak Zikuñagakoa trafiko istripu bezala...

Beste bi langile hil dira; Hernanin eta Ondarroan, hain zuzen ere. Lanak eragindako aurtengo 22 eta 23. heriotza dira Euskal Herrian.

Lanak gaixotzen eta hiltzen jarraitzen duela salatu dugu Lan Segurtasun eta...

Mutualitateak eta enpresak dira egoeraren erantzule nagusiak. Prebentzio zerbitzuen eta mutualitateen jardunbide txarren aurrean, baina, erakundeek ez dute behar besteko kontrol eta neurririk hartzen. Hori dela eta, giza baliabide gehiago behar direla aldarrikatu dugu Bilbon eta Iruñean egindako manifestazioetan; alegia, bikoiztu behar direla inspektoreak. Donibane Lohizunen ere mobilizatu gara, Ipar Euskal Herriko zenbait sindikaturekin batera.