2026-03-07
HomeEkintza Sindikala1.700 enpresa batzorde eta langileen ordezkaritza organok bat egin dute greba orokorrarekin,...

1.700 enpresa batzorde eta langileen ordezkaritza organok bat egin dute greba orokorrarekin, eta martxoaren 17an aktiboki mobilizatzera deitu dute

Ehun bat ordezkari sindikalek Bilbon eta Iruñean egin dute agerraldia 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikapen masiboa dela azpimarratzeko.

Enpresa-batzorde eta langileen ordezkaritza-organotako ehun bat ordezkari sindikalek Bilbon eta Iruñean egin dute agerraldia, martxoaren 17ko greba orokorrak Euskal Herriko langile klasearen artean duen babes zabala ezagutarazteko. Zehazki, ordezkaritza sindikaleko 1.750 organok gehiengoz onartu dute beren lantokietan ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiruk deitutako martxoaren 17ko greba orokorrarekin bat egitea. Azpimarratzekoa da atxikimendu horietako asko aho batez onartu direla.

Momentuz, martxoaren 17ko deialdira batu diren enpresa-batzordeen artean daude, besteak beste: CAF (Beasain), ArcelorMittal, Sidenor (Basauri), Ingeteam (Beasain), Serveo-Sacyr, ISS Facility Services Gipuzkoa, Garbialdi (Bilbo), Metro Bilbao eta Bilbobus, Eusko Jaurlaritzako sukalde eta garbiketa zerbitzuak, Deustuko Unibertsitatea, Lantegi Batuak Fundazioa (Loiu), Auzo Lagun Bizkaia, Berriztu Bizkaia Hezkuntza Elkartea, Gorabide Bizkaia, Aita Menni Ospitalea (Arrasate), FCC Medio Ambiente Gipuzkoa, EULEN Donostia, Otxarkoaga Egoitza (Ortuella), Froneri Iberia (Nestlé), Matia Fundazioa Donostia, Gasteizko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko UTEa, Ercoreca Bizkaia, Lanalden Bizkaia, Bilboko Ur Partzuergoa, IMQ Zorrozaurre, Gastronomía Cantábrica S.A., Smurfit Kappa eta Productos Kol (Zangoza), Neinsa (Agoitz), Josefina Arregui eta Lacunza Calor (Altsasu), Nordex (Barasoain) eta Elaborados Naturales eta Inlemaz (Funes).

Horiez gain, Administrazio Publikoko hainbat organotako langileen batzorde eta ordezkaritzek ere bat egin dute: hezkuntza publikoa, justizia administrazioa, Eusko Jaurlaritzako heziketa berezia, EITB, Eusko Trenbideak eta Euskal Trenbide Sarea (EAE mailan), Gasteizko, Donostiako eta Bilboko udalak eta beste udalerri batzuk, Osakidetzako hainbat ESI eta foru aldundietako langileak.

Gaur atxikimenduen zerrenda aurkeztu duten ordezkariek gogorarazi dute martxoaren 17ko greba ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitu dutela, ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki. SMI 1.500 €. Aberastasuna banatzeko soldatak hobetu’ lelopean, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldata propioa lortzeko helburuarekin.

Alde batetik, Nafarroako Parlamentuak txosten juridikoak aitzakia hartuta erabaki zuen Herri Ekimen Legegilearen izapidetzea bera ere ez hastea; eta Eusko Legebiltzarrean, EAJ, PSE, PP eta Voxen botoek eztabaidarako bidea itxi zuten, horrela HELaren alde bildutako 138.000 sinadura baino gehiago gutxietsiz. Halaber, Confebaskek eta CENek (bigarren kasuan, UGT eta CCOOren adostasunarekin) uko egin diote gutxieneko soldata propioa sektorearteko negoziazio kolektiboaren bidez negoziatzeari.

Testuinguru horretan, Gasteizko eta Iruñeko gobernuei eta Confebask eta CEN patronalei erantzun irmoa ematea adostu dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek martxoaren 17rako greba orokorra deituz. “Oso larria da ordezkari politikoek gizarteari lege-aldaketak proposatzeko bide bakarra ukatzea; demokrazia nabarmen mugatzen ari dira”. Gainera, sindikatu deitzaileek nabarmendu dute “langile klasearen eskubideak defendatzeko autogobernu eta burujabetza ariketa bat ere gutxietsi dela; bai Gasteizko eta Iruñeko gobernuek, bai patronalek Espainiako lan-legedia inposatu nahi dute, Euskal Herriko langile klasea are gehiago prekarizatzeko”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak enpresei soldata igoeren inguruan gezurretan aritzea leporatu die, eta martxoaren 10, 11 eta 12an jangelak hustera deitu du

LAB sindikatuak gezurtatu egin ditu enpresek jangeletako ustezko soldata igoeren inguruan zabaldutako azken informazioak. Igoera horiek ez dira egungo negoziazioaren parte, nahitaez bete beharreko soldata-igoerak...

Dulantziko RTA (Revestimientos de tuberia y accesorios, S.L) enpresako langileek planto egin dute azken lan istripuaren aurrean eta segurtasun neurri errealak exijitu dituzte

RTA enpresako langileek gaur planto egin dute azken asteetan eman diren istripuen harira. 2026An iada 3 istripu eman dira. Datu horrek agerian uzten du...

LABek salatu du ez dagoela arrazoirik altzairutegia ixteko, ezta Tubos Reunidosen enplegu-erregulazioko espedientea aplikatzeko ere, eta ohartarazi du gatazkak kontsultalditik harago jarraituko duela

Tubos Reunidosek planteatutako EEEaren kontsultaldiaren azken bileratik egun gutxira, LABek argi eta garbi berresten du ez dagoela altzairutegia ixtea edo 301 lanpostu suntsitzea justifikatzen...