2024-07-27
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaEPE prozesuetarako Osakidetzak aurkeztu dituen neurrietako batzuk bide onetik doaz, baina ez...

EPE prozesuetarako Osakidetzak aurkeztu dituen neurrietako batzuk bide onetik doaz, baina ez dira nahikoak prozesu garbi eta gardena bermatzeko

LABen iritziz, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak aurkeztu dituen neurrietako batzuk EPE prozesuetan gardentasuna hobetzeko balio dezakete, baina eurak bakarrik, ez dira nahikoak izango kategoria batzuetan errotuta dauden praktika ustelak desagerrarazteko, ezta EPE prozesua %100ean garbia bermatzeko ere. Izan ere, edozein neurri soilik izango da eraginkorra Osakidetzaren zuzendaritzaren aldetik jarrera irmo eta konbentzituarekin batera badoa, orain arte gertatu ez dena, alegia.

Proposatutako beste neurri batzuekin ez gatoz bat. Hona hemen neurrion gainean egiten dugun irakurketa kritikoa:

• Epaimahaien osaketan kide gehiegi proposatzen dira: zenbat eta kide gehiago, orduan eta zailagoa izango da, filtraziorik egotekotan, balizko erantzule zuzena aurkitzea.

• Osakidetzak behin-behinekotzat hartzen ditu neurri gehienak.

• Osakidetzak errealitatea onartu behar du, aldatu baino lehen. Filtrazioak egon direla ez onartzeak ez dauka zentzurik; azken finean, errealitatea hau ezeztatzeak berdintasun, meritu eta kapazitate printzipioak apurtzen dituzten pertsonak babestu baina ez du egiten. EPE sistema aldatzeko neurriak proposatzen direnean aurretiaz filtrazioak egon direla ez onartzeak zalantzan jartzen du neurrion benetako helburua. Beraz, beste ezer baino Osakidetza kudeatzen duten kideen irudia garbitzeko ahalegin propagandistikoa dirudi.

• Osakidetzaren gaur arteko jarrera ikusita, azpimarratu nahi dugu ez dagoela funtzionatuko duen EPE eredu berririk, azterketak egiteko eta zaintzeko prozesuan parte hartzen dutenek oso garbi ez badaukate Osakidetzak modu zorrotzean jokatu duela edozein irregulartasunen aurrean. Gaur egun inputaturik dauden pertsonak euren buruzagitza kargutan (izendapen askekoak) mantentzeak Osakidetzaren jarreraren gaineko kezka larria sortzen du.

• Osakidetzak eta Osasun Sailak argitu behar dute azken hilabeteotako dimisioen arrazoia.

• EAEtik kanpoko adituen beharra aldarrikatzea suposatzen du, praktikan, EAEn ez garela EPE gardena egiteko gai. Gure ustez, hau bezalako neurriak dira, ez LABek egiten duen salaketa lana, Osakidetzako profesionalen ohorea zalantzan ipintzen dutena. Era berean, azterketak kanpo profesionalen esku uzteak ez du inondik inora ezer ziurtatzen, Kongresu zein hitzaldietan leku ezberdinetako espezialistak elkartzen baitira eta elkar ezagutzen baitute; XXI. mendean gaude, distantzia ez da muga bat.

• Osakidetza gonbidatzen dugu euren eskubideak urraturik ikusi dituzten milaka oposiziogileri barkamena eskatzera, parte hartu duten EPE ustel honetan iragartzeko erabili zuen indar mediatiko zein instituzional berarekin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.