2026-09-20
HomeErrepresioaKalerako deia egin dugu Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren aurrean, bakea eta konponbidea helburu

Kalerako deia egin dugu Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren aurrean, bakea eta konponbidea helburu

Gaur izan dugu Josu Urrutikoetxea eta beste bi pertsonaren atxiloketaren berri. Honen aurrean, LAB sindikatuak mendekua ikusten du, eta gatazkaren konponbidearen inplikazioaren kontrako zigorra, are gehiago ia zortzi urte bete direnean ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri zuenetik, urte bi gizarte zibilaren laguntzaz desarmatu zenetik eta urtebete desegin zenetik. Zeharo aldatu da Euskal Herriko testuingurua azken hamarkadan. Bakea eta konponbideranzko urrats eztabaidaezinak egin dira. Ondorioz, atxilotuak ahalik eta azkarren askatzea eskatzen dugu.

Duela aste batzuk esaten genuen kartzelak husteko garaia zela, ez betetzekoa; eta bultzada politikodun operazio polizial honek, Estatuak kontrako bidean tematuta daudela erakusten digu, errepresioaren eta salbuespenaren betierekotzean.

Atxiloketa hauek berriz ere uzten dute agerian Espainiako estatuaren izaera antidemokratikoa, gaindituta egon beharko liratekeen bide errepresiboetan sakontzearekin tematuta jarraitzen duela erakusten baitu.

Egun, estatuarena da gatazkarekin lotuta aktibo eta indar betean dagoen indarkeria bakarra. Bakea eta errepresioaren arteko aukeran, nabarmena da zein den bere apustua.

Herri honek irtenbideak behar ditu, ez zigorra, kartzela, mina eta sufrimendua areagotzen dituzten bide agortuak. Herri honen nahiaren aurkako erasoa dira atxiloketak. Bakea eta askatasunaren alde, azken eraso honen aurrean indarrak bildu eta erantzuteko deia egiten die LABek euskal langileei.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.