2026-02-04
HomeEkintza PolitikoaEpaile batek langile bat hizkuntza eskakizuneko baldintzatik salbuetsi izana, euskaldunon komunitatearen aurkako...

Epaile batek langile bat hizkuntza eskakizuneko baldintzatik salbuetsi izana, euskaldunon komunitatearen aurkako erabakia da

Bere lanposturako ezinbesteko baldintza zen hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik kaleratutako langile batek epaitegietara jo du Laudioko Udalean. Langileak hirugarren hizkuntza eskakizuna behar zuen bere lanpostuan aritzeko eta kontratatuta egon zen bitartean, zortzi urteetan zehar, soilik lehenengo hizkuntza eskakizuna aurkeztu zuen. Gure harridurarako, Ana María Martinez Navas epaileak, Administrazioarekiko Auzien Gasteizko 3. Epaitegiko epaileak, langilea berriro kontratatzera behartu du Udala.

Harridura baino, haserrea eragin digu epailearen argudioa: euskara oso zaila dela. Hain zuzen ere, munduko bostgarren hizkuntzarik zailena. Ikerketa ondorio horretara heltzeko, oraindik ere sumingarriagoa da; interneten inongo fidagarritasunik duten baieztapen batzuen kopia-pega egin ditu epaileak bere teoria sustatzeko. Hitzez hitz.

Udal langileek euskara ikas dezaten aukera guztiak eman zaizkienean, epaile honek esan duena esatea, ezin da ulertu ez bada euskararen aurkako berezko gorrotoa duelako. Admistrazioaren bete beharra da koofizialtasuna bermatzea eta langile elebidunak dira bete behar hori bermatzeko gai diren bakarrak.

Baina honen atzetik arazo larriagoa eta estrukturalagoa dago. Euskararen normalkuntzarako lege hura onartu zenetik, 40 urte pasa dira, eta etsigarria da oraindik ere, 2022an horrelako erasoak jasatea.

Euskarak ez du inongo blindaje legalik eta, kasu honetan bezala, edozein ebazpen judizialak, edozein interes partikularrak lurretik botatzen du Udal batek eta Udal horretako langile publikoek herritarrek duten hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatzeko eta zerbitzu publiko duina emateko egin duten lana.

Euskararen kontrako neurria baino gehiago da, euskaraz bizi nahi dugun euskaldunon komunitatearen aurkako erabakia da, udalen autonomiaren aurkako erasoa da, injerentzia da, elkarbizitzaren kontrako sententzia da, komunitate ezberdinen berdintasunaren aurkako erabakia delako.

Inboluzio Legalaren aurrean gaude. Legeriaren interpretazioa gero eta estuagoa eta euskararen kontrakoagoa da. Azken berrogei urteetan Legezkoa izan dena, orain debekatzen da. Blindaje legala behar dugu, akordio zabalak eta lege propio bat hori bermatzen duena. Lortu arte, gure hizkuntzan aritzeko eskubidearen kontrako eraso hauek jarraituko dugu pairatzen.

Dakigunez, Laudioko Udalak helegitea jarri dio epaiari. Espero dugu ebazpen honek ibilbide juridiko gehiagorik ez izatea.

LABetik, euskal Langileak ordezkatzen ditugun heinean, erabaki hauen aurrean tinko azalduko gara esku artean ditugun salatzeko tresna guztiak erabiliz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

AEko Auzitegi Nagusiak prestazio sozialetan ere eragina izango lukeen gutxieneko soldata bat soilik legez arautu daitekeela ebatzi du, baina soldatengan bakarrik eragina izango lukeen gutxieneko soldata negoziatu daitekeela dela esanez.

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...