2024-04-19
HomeEkintza PolitikoaEnplegua borrokatzeko martxoaren 9an kalera irtetearen garrantzia azpimarratu du LABek

Enplegua borrokatzeko martxoaren 9an kalera irtetearen garrantzia azpimarratu du LABek

LAB sindikatuak azken urteetan enpleguan eman den suntsikeren balorazio eskaini du gaur Bilbon. Borrokan dauden Enpresa Komiteek enpleguaren defentsan martxoaren 9rako manifestazioarekin bat eginez, eta ekonomia babesteko oinarria enplegua babestea eta sortzea dela iritziz, LABek inposatzen dizkiguten politiken aurrean kalera ateratzearen beharra azpimarratu du. Asier Imaz, industria federazioko idazkariak, pultsu baten aurrean gaudela adierazi eta Martxoaren 9an ikusiko den bezala, Euskal Herrian pultsu hori irabazteko nahiko indar badela azaldu du.

Azken urteetan enpleguan eman den suntsiketaren LABen balorazioa

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, eta Asier Imaz, Industria Federazioko idazkaria.Enplegu suntsiketa aurrera doa. Aurreikusten da enplegu suntsiketa 2.013an oso handia izango dela. Alternatiba beharra nagusitzen ari da gizartean, norabide berdinean eta politika berdinekin Estatu mailako enplegu estatistikara goaz. Alarma gorri egoeran gaude herri bezala.

Enplegu suntsiketa ehunekotan handiagoa izaten ari da EAEn eta Nafarroan estatuarekin konparatuta krisia hasi zenetik lehenengo aldiz. Honen atzean irakurketa bat dago.

Enplegu suntsiketaren kontra hainbat borroka piztuta daude enpresaz enpresa. Baina enpleguaren kontrako erasoak badauzka milaka aurpegi eta gehien suntsitzen den enplegua isilik deuseztatzen da. Enplegu hau normalean emakumeek burututako enplegua da.

Suntsiketa guzti honen atzean alternatiba badago, baina une honetan jokoan dago alternatiba hori sustatzea edo kontrako bidea hartzea. Eztabaida politiko soziala erabat irekita dago. Patronalak bere alternatiba jarri du mahai gainean, Parlamentu ezberdinetan planteamenduen eztabaida orain emango da. Egoera honetan langileok, gizartea ezin gara begirale moduan egon, gure alternatiba borrokatu behar dugu, mobilizatu behar gara, eta mobilizatu behar gara orain.

Enplegu suntsiketa hasi zenetik sei urte hauetan datu hauek azpimarratu nahi ditugu:

-Hego Euskal Herriko eskualdetan desenplegu tasa bikoiztu egin da. 2.007tik eskualde gehienetan bikoitza baino dezente gehiago eta azpimarratzekoa Sakanako eta Erriberako eskualdetan Nafarroan (%170 igoera) eta Bizkaiko Durangaldean (%180 igoera) ia hirukoiztu egin da.

-Enplegua sektore guztietan suntsitu da eta mota guztietako enplegua suntsitu egin da, aldi baterakoa edo finkoa, enpresa pribatukoa edo publikoa (lan boltsak biderkatuz hainbat langile langabezi iraunkorrera kondenatuz), autoenplegua edo soldatapekoak. 2.008tik 2012ra industriako enpleguaren %23a suntsitu egin da, eta eraikuntzaren %45a. Gogoratu behar dugu herri industrial batetan bizi garela. Horregatik gizonezko enplegu gehiago suntsitu egin da emakumezkoena baino.

-Lan bila ari diren gazteen kolektiboa biderkatu egin da. 20-34 urtetakoak igo da %392a eta 24-30 artean %268a

-Hego Euskal Herrian langabetuen %60a prestazio barik bizi da, 221.000etik 132.000 langabetu.

Egoera berriaren oinarriak beraz:

Erreformak ez du enplegua sortu, baina lanpostu eredua bai aldatzen ari da aldi baterakoa izanda sortzen den enplegu apurra. Ez du inondik inora konpentsatzen deuseztatzen dena. Lan merkatuaren eraldaketa estruktural baten aurrean gaude erreforma laborala oinarri duena. Prekarietatea ipar bakarra duen erreforma estrukturala ematen ari da.

Estatuaren estatistikaren atzetik goaz baina norabide berdinean. Langabezi tasa gora doa gurean, nahiz eta tasa baxuagoa izan oraindik.

Hego Euskal Herrian industrian suntsitu da asko. Enplegu arazoa eredu ekonomikoari lotutako arazo bihurtzeko arriskuan gaude, norabide berdinean jarraitzen badugu. Erreforma berdinak ondorio ezberdinak ditu eredu ekonomiko ezberdinetan, eta ezin daiteke eredu ekonomiko industrial bat garatu, produktuaren balioa eta kalitatea oinarri duen eredu bat bultzatu lanpostu prekarioetan oinarrituta. Erreformak eredu ekonomikoa erasotzen du.

Enplegua sortu da 50 urtetik gorako emakumezkoentzako. Positiboa izan beharko litzatekeen datu honen atzean irakurketa dramatiko bat dago: lan prekariora kondenatutako emakumeak daude, emakume horiek direlako familia askotan enplegua duten familiakide bakarrak. Beste hainbat emakumek lanpostuari uko egin behar diote laguntzen murrizketekin zaintzara dedikatu behar zian direlako (57.500 pertsona guztira)

Suntsitzen den enplegu asko langile nagusien enplegua da; pentsioa edukitzeko eskubidea kolokan jarri da, are gehiago egindako erreformekin.

Gazteentzako ez da enplegua sortzen. Inoiz eduki dugun gazteriarik prestatuena etxean dago. Eredu ekonomikoan ekarpenik handiena egiteko prestatuen egon den belaunaldiak ez du lekurik.

Pobrezian oinarritutako herri bat izango gara langabetu tasa aurrera doala. kontutan hartu behar dugu prestazioen murrizketa eta jada langile asko prestazio barik daudela. Pobrea den gizarte batek ez du prestaziorik, ez du zerbitzu publikorik, ez du etxebizitzarako eskubidea bermatuta edukiko eta ez dauka hurrengo belaunaldiarentzat alternatibarik.

Egoera hau egoera objektiboa izanda eztabaida politikoa eta soziala parez pare irekita dago:

Atzo eman zen eztabaida Nafarroako parlamentuan. Martxoaren 8an izango da Gasteizeko parlamentuan.

Patronalak argi esan du zein den bere irakurketa: enplegua suntsitzen jarraituko du erreforma oinarri. Dibidendoa du buruan, langileen baldintzetatik eta kalerapenekin lortu nahi duen dibidendoa.

Bide bat borrokaz borroka egiten gaude: saltoa eman behar dugu inor atzean ez geratzeko, alternatiba bat lortzeko

Enpresaz enpresa hainbat borroka piztuta daude enpleguaren mantentzearen alde, enplegu suntsiketa aurrera doan bitartean. Alternatiba bat pizteko kalera atera behar gara, banakako konfliktoaz haratago gizarte moduan, enpleguaren izenean eta borrokarako gaitasuna ez dutenengatik, alternatiba badagoela sinetsiz.

Bidegurutzea. Kalitatezko enplegu barik:

Ez dago kontsumorik (Herri baten fakturazioaren %70 barne kontsumoa da) beraz merkataritzan langabetu gehiago egongo dira,

• Ez dago kalitatezko produkturik, ez dago oinarri industrialik.

• Ez daude kalitatezko zerbitzu publikorik sarrera fiskalak jaisten direlako.

• Ez dago bizi proiektu bat egiteko aukerarik, ez dago askatasunik.

Enplegua babestuz, enplegua sortuz, enplegua babesten duena sarituz eta deuseztatzen duena erasotuz kontran:

• kalitatezko produktuak egiteko aukera dugu (eredu ekonomikoa babestuz eta bulzatuz),
• kontsumoa mantentzen dugu,
• zerbitzuak publikoak bultzatu ditzakegu
• eta bizi proiektu pertsonalak garatzeko aukera ematen diogu gizarteari, bereziki gazteei.

Ekonomia babesteko oinarria enplegua babestea eta sortzea da. hau da herri honek duen erronka. Pultso bat dago mahai gainean, EHan badago indar nahiko pultsu hori irabazteko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}



 Enplegua defenda dezagun BLOGA

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Haurreskoletan lan baldintzak hobetuko dituen akordioa sinatu dugu

Akordioa indarrean dago jada, eta ekoizpenagatik kontratuen luzapena, lanpostuen zerrenda handitzeko prozedura eta adinagatiko murrizketaren garapena dakartza berekin.

Salatu dugu 2023an billabesetan eginiko aparteko orduek 16 lanpostu ezabatu zituztela

LABek Iruñerriko hiri garraioan duen atal sindikalak —herritarrek ‘billabesak’ deitzen dituztenak eta egun TCC enpresak kudeatzen duena— ohar batean azaltdu eta salatu du 2023an eginiko aparteko eta osagarrizko orduen batura 27.608 ordukoa izan zela; kopuru eskandalagarria guztiz, lanaldi osoko 16 lanpostu ezabatzen baititu, eta hori lanaren bidezko banaketaren aurkakoa da erabat.
00:02:29

Amazon eta Alpha North Logistics enpresekin borrokan

Amazon enpresak Trapagaranen duen lan zentroan dauden langileek beste greba ziklo bat hasi dute lan-baldintzak duintzeko. Urtebetetik gora daramate enpresarekin prekarietate gordinetik ateratzeko Hitzarmena negoziatu nahian. Baina multinazionalak jarrera entzungorra izaten jarraitzen du eta negoziazio mahaia hasieratik blokeatu du. Aldarrikapenen artean, Amazonek bere salgaien garraiorako dauzkan enpresa azpikontratatutakoen langileen lan-baldintzak egonkortzea eta enplegua bermatzea dago.