2025-06-18
HomeEkintza SindikalaEnplegu publikoa eta lan-baldintzak hemen erabaki daitezen, emendakinak aurkezteko eskatuko diegu sindikatuok...

Enplegu publikoa eta lan-baldintzak hemen erabaki daitezen, emendakinak aurkezteko eskatuko diegu sindikatuok alderdi politikoei

LABek, ELAk, CCOOk, STEILASek eta ESK-k alde biko bilerak deitu ditugu Espainiako Estatuko azken hauteskundeetan EAEn ordezakaritza lortu zuten alderdi politikoak, maiatzaren 20an. Bilera horietan sindikatuok proposamen bat aurkeztuko diegu alderdiei, Espainiko Diputatuen Kongresuan zuzenketa bat aurkez dezaten. Zuzenketa hori onartzeak euskal langile publikoen enplegua eta soldatak erabakitzea ahalbidetuko luke.

Bi hilabete baino gehiago igaro dira sektore publikoko azken greba egunetik; milaka langile publikok politika publikoak aldatzea, zerbitzu publikoak indartzea, enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, lan-baldintzak hobetzea eta Madrilek ezarritako betoak ezabatzea eskatu zuten. Deialdiak arrakasta izan zuen arren, sindikatu deitzaileok salatu dugu ez direla urratsak ematen ari norabide horretan aurrera egiteko. Gasteizen zein Madrilen gobernatzen duten alderdi politikoen erabakiak kontrako norabidean doazela ohartarazi dugu.

Esate baterako, Gasteizko Legebiltzarrean, EAJren eta PSEren aldeko bozkekin, 2024rako onartutako EAEko Aurrekontuen Legearen 19. artikuluan berariaz jaso da soldaten eta enpleguaren arloan Madrilek hartzen dituen erabakiekiko menpekotasuna. Hau da, nahiz eta estatu mailan oinarrizko legerik ez egon gai horretan eskumen horiek mugatzen dituenik, Jaurlaritza osatzen duten alderdiek behartu dute Eusko Legebiltzarra mugatzera bere autogobernu-ahalmena sektore publikoan, eta Madrilen etorkizunean hartzen diren erabakien mende jartzera.

Bestalde, Madrilgo Diputatuen Kongresuan ez dago aurrekontu legerik. Hala ere, 8/2023 Lege Proiektua negoziatzen ari dira, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazketatik eratorritako neurri ekonomiko eta sozialak hartzeko eta lehortearen ondorioak arintzeko. Bada, PSOE eta Sumar taldeek zuzenketa bat aurkeztu diote proiektu horri, Madrilek ezarritakoez bestelako soldata-igoerak negoziatzea eragozten duena. Euskal alderdi politikoek ez dute lege-proiektu horri zuzenketarik aurkeztu aurkeztu muga hori eragozteko, eta LAB, ELA, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek argi daukagu langile publikoek beren lan-baldintzak hemen erabakitzea ahalbidetuko duten ekimenak aurrera eraman behar dituztela.

Hori dela eta, sindikatuok alde biko bilera-sorta batera deitu ditugu alderdi politikoak, lege horretan zuzenketa bat sar dezaten. Zuzenketa horrek Madrilek ezarritako betoa kentzea ahalbidetuko luke, eta sektore publikoko langileen enpleguaren eta lan-baldintzen arloko beharrak hemen erabakitzea ahalbidetuko luke.

Bestalde, deialdia egin dugun sindikatuok elkarretaratzeak egingo ditugu maiatzaren 27an, EUDELen aurrean 10:30ean eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean 11:30ean, euskal erakundeei eskatzeko Espainiako Gobernuaren azpiordezkaritza huts gisa funtzionatzeari utz diezaiotela, beren eskumenak erabil ditzatela, zerbitzu publikoak indartu ditzatela, pribatizazioak alde batera utz ditzatela, enplegu publikoa sor eta finka dezatela eta euskal herritarrei kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak bermatzen dizkieten langile publikoen lan-baldintzak hobetu ditzatela.

Azkenik, deialdia egin dugun sindikatuok lehen aipatutako Legea Diputatuen Kongresuan bozkatu bezperetan ere mobilizatzeko asmoa dute.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zaintza sistema publikoa helburu, lan baldintzak hobetzea eta ekiparazioa eskatu dituzte Arabako esku hartze sozialeko langileek

Kontzentrazioa egin dute gaur Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Duela urte erdi baino gehiagotik, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuak askotan elkartu gara, eta...

Lehen lanuzte eguna Ramondin Capsulas-en, zuzendaritzak langile guztien soldatak izozteko eta hitzarmenean jasotako igoerak ez aplikatzeko asmoen aurrean

Gaur, erabateko lanuzteen lehen eguna izan da Ramondin Capsulas enpresan, lan-gatazka esanguratsu bati hasiera emanez. Lanuzteak erabateko jarraipena izan du ekoizpen-lerroetan, langileen batasuna eta...

LAB, EH BILDU, SUMAR-IU, SATSE, CCOO, UGT eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Langileen Elkargo Ofizialen komunikatu bateratua, Osasun Itunari buruzko azken gertakariei buruz

Atzo bildu zen EAEko Osasun Itunaren “Lankidetza Publiko-Pribatua” lantaldea, bertako kideek hala eskatuta, Osasun Sailak aurretik adostutako helburu bat aldebakarrez aldatzeko saiakera egin ostean. Zoritxarrez,...