2024-12-06
HomeEmakumeakMartxoak 8Enplegu duina eta independentzia ekonomikoa aldarrikatuko du LABek Martxoaren 8an

Enplegu duina eta independentzia ekonomikoa aldarrikatuko du LABek Martxoaren 8an

LABeko Emakume idazkaritzak sindikatuak Martxoak 8ra begira antolatutako ekimen ezberdinak aurkeztu ditu gaur Bilbon. Egun emakumeok pairatzen dugun errealitate garratzaren argazkia egin ostean, sindikatuak emakumeon enplegu duinerako eskubidea, kalitatezko enplegua eta emakume zein gizonezkoen berdintasuna bermatuko duten lan baldintza eta baldintza ekonomikoen aldeko apustua egin du, Euskal Herrirako lan harremanetarako eredu propioaren lorpenetik iritsiko dena.

ENPLEGU DUINA EMAKUMEONTZAT !!
Autonomia ekonomikoa behar dugu bizi proiektu burujabe bat garatu ahal izateko !!!

Krisi ekonomikoa hasi zenetik bost urte luze pasa dira, eta orain egoera ekonomikoa hobetzen ari dela saldu nahi badigute ere, egia den bakarra agintari politiko ezberdinek hartutako neurriek eta ezarritako politikek emergentzia egoera larrian utzi gaituztela da.

Krisiari aurre egiteko aitzakipean saldutako eta aplikatutako “errezetak” prekarietate laborala eta soziala izan dute emaitzat, eta emakumeontzat letalak izan dira: 

  • Hego Euskal Herrian 100.000 emakume inguru langabezian zeuden 2013.urte bukaeran, emakumeon langabezi tasa %16’2koa izanik (INEren inkesten arabera)
  • Langabezian dauden emakumeen %56’8a urte bat baino gehiago darama langabezian, eta %35’5a bi urte darama lana topatu ezinik.
  • 2008. urteko hirugarren hiruhilabeteko datuak eta 2013.urteko hirugarren hiruhilabeteko datuak alderatzen baditugu, emakumezkoen 68.000 lanpostu baino gehio suntsitu dira (68.300)
  • Emakumeok enplegua mantentzea lortu dugun kasuetan ere diskriminazioa dirau, oraindik ere lan baldintza kaskarrenak eta soldata txikienak dituzten enpleguak direlako emakumezkoei eskeintzen zaizkigunak:
    • Lanean diharduten emakumeen %28’8a lanaldi partzialean egiten du lan, lanean dauden gizonezkoen kasuan aldiz %5 da lanaldi partzialean aritzen dena.
    • Lanaldi partzialeko enpleguaren %83’7 emakumeek burutzen dute.
    • Gizonezkoak baino gutxiago irabazten dugu (INEeko azken datuak kontuan izanik, 2011koak, Hego Euskal Herriko emakumeen batazbesteko soldata gordina 7.217euro gutxiagokoa zen gizonezkoenarekin alderatuta), behin behinekotasun tasa altuagoa …
  • Espainiar Estatuak inposatutako lan erreformak enplegu prekarioa hedatu du; lanaldi partzilako enplegua, ezegonkorra, soldata baxuekin… jada enplegua izatea ez da bizi baldintza duin batzuen berme.

Erreforma honek, enplegu eredu bezala prekarietate laborala zabaltzeaz aparte, lan harremanen indibidualizazioaren alde egin du, negoziaketa kolektiborako eskubidea erasotuz eta guretzako funtsezkoak diren herrialdetako hitzarmenak ezerezean utziz, emakumeok gure lan baldintzak hobetzeko eta lan merkatuan pairatzen dugun diskriminazioarekin bukatzeko genuen aukera saihestuz.

Kontuan izan behar dugu emakume eta gizonen arteko berdintasun legeak negoziaketa kolektiboaren gain uzten zuela berdintasun planak negoziatzeko ahalmena, eta berdintasun plan hauek kokatzen zituela emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera pausuak lortzeko tresna bezala. Ondorioz, negoziaketa kolektiboa ezerezean uztea, berez jada ez nahikotzat jotzen genuen berdintasun legea ezerezean uztea dakar.

Emakumeak lan merkatutik kanpo utzi izanak edota lan munduan lan esku merke bezala erabili izanak bere ondorioak dauzka geroari begira ere. Ondorio hauek emakume heldu eta pentsionistak dagoeneko ongi ezagutzen ditugu, eta gainontzeko emakumeek ere pairatzeko arrisku larria dutela ohartarazi nahi dugu.

Emakume pentsionistei pobreziara zigortu gaituzte, gure bizitzan zehar jasan ditugu diskriminazio egoerak direla medio. Lan merkatu arautuan sartzeko izan dugun ukazioa, edota sartu bagara ere aukera berdintasunean ezin egin izanak guztiz baldintzatu ditu gaur jasotzen ditugun prestazioak.

Lan prekarioak egokitu izan zaizkigu, jardunaldi partzialetan, gizonezkoek baino soldata askoz baxuagoak jasoz, eta hau guztia gainera inolako kontziliazio neurririk gabe. Azken hau dela eta lanaldi bikoitzak edota hirukoitzak izatea suposatu digu. Izan ere zaintzarako inongo laguntzarik ez bait da egon, ezta ere zerbitzu publikoen estaldura nahikorik. Egun, guzti honek ondorio larriak ekartzen ari dizkigu gure jubilazio prestazioetan.

Pentsio propioa izateko aukera izan dugunak, oso prestazio txikiak jasotzen ditugu eta gure gutxieneko beharrizanak asetzeko nahikoa izateko ere ez zaigu heltzen, adibidez lanaldi partzialetan egon diren langileen kasuan.

Hauek oso pentsio txikiak dituzte eta kasu askotan, erretiro-pentsioa ezin eskuratu ahal izateak ere suposatu die, lan egindako egun bakoitza kotizatutako egun gisa aintzat hartzen ez zaielako, nahiz eta Europar Auzitegiak ere kalkuloa egiteko sistema hau emakumeekiko diskriminatzailea zela aitortu, emakumeoi erretiro pentsioa jasotzeko zailtasunak bikoizten dizkigulako.

Beste askok, ez dute berezko pentsioa lortzeko aukerarik izan bizitza guztia lan egin arren, hauen artean ezkutuko ekonomian, etxeetan, zaintza lanetan egondako milaka eta milaka emakume, hauek guztiak pobrezia-egoerara eta mendekotasun ekonomikora kondenatuz. 

Gaur egun:

Emakumeen erdia zeharka, hau da, alargun pentsioaren bidez iritsi da pentsio baten titularra izatera.

Alargun pentsioa jasotzen dutenen %93a emakumeak dira.

Hego Euskal Herrian gizonezkoen bataz besteko pentsioa 1202 eurokoa den bitartean emakumezkoen kasuan 769 eurokoa da.

Pentsio ez kontributiboen %70a emakumeek jasotzen dute, 4.494 emakumeek 346 euroko pentsiioekin bizi behar dute.

Lan munduan emakumeen integrazioaren alde egindako aurrerapen guztiak, eta diskriminazioaren kontra egindako borroka guztiak, atzera egite-arrisku serioan aurkitzen dira gaur egun.

Inoiz baino ageriagoa da instituzioek ez dutela benetako borondaterik izan egungo sexuagatiko diskriminazioak gainditzeko eta sexuaren araberako lan banaketarekin amaitzeko. Hau da, azken finean, pertsona guztientzat justuagoa izango den eredu berri baten alde egiteko.

Izan ere, gaur lana faltan dagoenean, ez dute inolako arazorik emakumeak berriz erelan prekarietara bideratzeko, edota zuzenean hauek kaleratzeko. Emakumeoi enplegu duin bat izateko eskubidea ukatu, eta ondorio bezala erretiro garaian pentsio duinak eskuratzeko aukerak baldintzatuz. 

Guzti hau gainera egun inposaturiko erreformek, (erretiro-adina| luzatzea, kotizazio-urteak handitu…) gure egoera oraindik ere gehiago okertzen duten bitartean, emakumeoi erretiro-pentsioa lortzeko aukera gehiago zailduz..

Egoera hau jasangaitza da emakumeontzat, eta jendarte osoarentzat orohar. Bizi dugun emergentzia sozial egoeran, enpleguaren arazoa konpontzea lehentasun politikoa izan behar du, premiazkoa da enplegu politika eraginkorrak burutzea. 

Kalitatezko enpleguari eusteko eta enplegu duina sortzeko neurriak barnebilduko dituen ENPLEGU PLANA behar dugu.

  • Enplegu suntsiketa gelditu behar da:
    • kaleratzeak burutzea errezten duten neurriekin amaitu behar da. Gaur egun modu hontan, era isilean, kaleratze indibidualen bidez, suntsitzen ari da emakumeen enplegu gehiena.
    • Lanaldiaren luzaketa edo malgutasuna errazten edo onartzen duten neurriekin bukatu behar da, erreforma laboralaren ondorioz ezarri diren neurri hauek enplegu suntsiketa eta lan baldintzen prekarizazioa baino ez dute ekarri.
  • Enplegu duina sortu:
    • Lanaren banaketa eta lanaldiaren murrizketa sustatzeko neurriak.
    • Euskal Herrian aberastasun nahikoa dugu, aberastasun hau modu justu batean banatuz gero, eta duintasunezko soldatak bermatuz, posible da lanaldia murrizteko neurriak ezartzea, eta horrela enplegua sortu.
    • Balio ez duena, espainiar gobernuak orain dela gutxi egin duena da; lanaldi murrizketaren alde egiten den eskaera modu maltxurrean landu, lanaldi partzialeko enpleguak sustatu eta inposatzeko. Soldata txikiak eta baldintza prekarioak dituzten lanaldi partzialeko enplegua sustatzen dute, hauetan gero ordu extrak sartzeko aukera zabalduz, soldata hoiek osatu ahal izateko.
    • Lanaren banaketa eta aberastasunaren banaketa elkar lotuak doaz.
    • Kontrakoa esaten badute ere, enplegua sortzeko aukerak badaude, Europan aurreratuen diren herrialdeekin konparatuz oso enplegu publiko gutxi daukagu, sektore publikoan beraz kalitatezko enplegua sortzeko aukerak daude.
    • Kalitatezko zerbitzu publiko unibertsal batzuen aldeko apustu garbia egin behar da, badira oraindik garatu beharreko zerbitzu publiko asko (0-3 urteko eskaintza, dependentzia duten pertsoneei zuzenduriko zerbitzuak …). Baina honetarako instituzio askok bere jarrera aldatu behar dute eta gaur egun gauzatzen ari diren zerbitzu publikoen pribatizazioarekin amaitu (kontuan izan behar da gainera pribatizatzen ari diren lanpostuak emakumezkoek betetzen dituztela: jantokiak, garbiketa …). Beharrezkoa da pribatizatu diren zerbitzu guzti hauen errebertsioa.
    • Jendartearen beharrak asetzeko gai izango den sistema publiko indartsu bat garatu behar da, enplegu duina sortzeaz aparte, orain arte emakumeon gain egon diren zaintza lanak beregain hartuko dituena. Etxeko lanen zein zaintza lanen aitortza soziala eta ekonomikoa ezinbestekoa da.
    • Eta nola ez, behingoz, genero aldagaia kontuan izango duen ENPLEGU PLAN bat behar dugu (hau da jaurlaritzak proposatu berri duen enplegu planari egiten diogun kritikarik garrantzitsuena)
  • Gaur egun lan munduan ematen den diskriminazioarekin bukatzeko neurri eraginkorrak:
    • Emakumeak lan merkatura sartzeko aukera berdinak izango ditugula, eta gure bizitza osoan lan merkatuan presente egongo garela bermatu behar da. Horretarako gizonezkoen eta emakumezkoen arteko erantzunkidetasuna oinarri izango dituzten kontziliazio neurriak ezarri beharko dira, eta ez orain arte bezala emakumea lan merkatutik ateratzea saritzen duten neurriak (lanaldi murriztua, ezedentziak …) horrek ondoren gure etorkizuneko prestazioetan duen eragin kaltegarriarekin.
    • Emakumeon enplegu duinerako eskubidea bermatu, kalitatezko enplegua, emakumeen zein gizonezkoen berdintasuna bermatuko duten lan baldintza eta baldintza ekonomikoekin.
    • Merkatu beltzarekin amaitzeko neurri eraginkorrak, izkutuko lan guztia azalaraziz eta balioan ipiniz.

Emakume eta gizonen arteko berdintasun politiketan inbertitzeak emakumezkoen enplegu tasa altuagoak, emakumeek BPGean egiten duten ekarpenean, zerga sarreretan eta jaiotza indize altuagoetan eragiten du zuzenean, beraz emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna, justizia sozialeko kontua ez ezik, enplegu eta berpizkunde ekonomikorako ezinbestekoa da ere.

Baina noski emakumeok, zein euskal jendarteak, behar dugun enplegu politika garatuko duen enplegu plana gauzatu ahal izateko, eta Madriletik zein Parisetik inposaturiko erreformak Euskal Herrian aplikatu ez daitezen, lan harremanak arautzeko ahalmena behar dugu (enplegu politika aktiboak zein pasiboak arautzeko ahalmena ezinbestekoa da). Lan harremanetarako eredu propioa behar dugu !!

Horregatik lan munduan eragiten duten eragile ezberdinei dei egiten diegu lan harremanetarako eredu berri adostu eta konpartitu baten eraikuntzan urratsak ematen has gaitezen !!

 

MARTXOAREN 7ko MOBILIZAZIOAK

Aurtengo martxoaren 8ko testuinguruan, LAB sindikatuak eskualdeka mobilizazio eta ekimen ezberdinak burutuko ditu martxoaren 7an.

Sindikatuaren asmoa krisitik “ateratzeko” aitzakipean aplikatutako errezeta ezberdinek emakumeongan izaten ari duten eragina ezagutzera eman eta, bereziki, emakumeak jasaten ari garen enplegu suntsiketa bizibilizatzea da. Honekin batera emakumeak enplegu duin baterako dugun eskubidea aldarrikatuz, eta eskubide hau bermatuko duen enplegu plan eraginkor baten beharraz ohartaraziz.

Mobilizazio ezberdinak burutuko ditugu:

Modu isilean, oihartzun mediatiko handirik gabeko kaleratze indibidualen bidez ematen ari den emakumezkoen enplegu suntsiketa salatu:

– Donostian,
KONZENTRAZIOAK, 12:30tik 13:30tara, San Martin zentro komertzialaren inguruan eta Bretxa zentro komertzialaren inguruan.

– Pasai Antxon, kaleratzeak burutu dituzten dendak salatu eta Herriko plazan MURALA egingo dute.

Emakumezkoen enplegua suntsitzen ari diren enpresak identifikatu:

– BilbonGIZA KATEA, 10:30tan Iberdrola dorretik, perfumerias Marionnaud-etik pasaz, Kutxabank eta Diputazioan bukatuz.

– Tolosan, 12:00etan
KONZENTRAZIOA, SGL garbiketa enpresa aurrean, bere langile guztiak kaleratu dituen enpresa. Ondoren Lanbidera.

Zerbitzu publikoetan eman den enplegu galera azalarazi eta salatu, kontuan izan behar bai dugu, emakumeok nonbait enplegu duina lortu izan badugu sektore publikoan izan dela, eta orain enplegu hori ere galtzen ari gara:

Gasteizen, 11:30 GIZA KATEA, Arabako Diputaziotik Gasteizko udaletzeraino.
Algortan, 12.00etan KONZENTRAZIOA, Bidezabaleko anbulategian.

Sektore publikoan eman den zerbitzuen pribatizazioa salatu, gogaratu behar da pribatizatutako zerbitzu gehienak (jantokiak,garbiketak …) emakumeak egikaritzen dituztela:

– Iruñean,
KONZENTRAZIOA, 12:00etan, Principe Viana hospitalean sukalde eta jantokiaren pribatizazioaren kontra.

Lanbideren aurrean emakumezkoen langabezi tasa salatzeko:

– Azpeitian,
ELKARTARATZEA, 12:00tatik 12:30tara Lanbide aurrean.

BasaurinGIZA KATEA, lanbidetik udaletxeraino.

– LaudionGIZA KATEA, 12:30 tan Lanbidetik Gizarte Segurantzara.

Emakumeontzat enplegu duin bat bermatzeko tresna den heinean, negoziaketa kolektiborako dugun eskubidearen defentsan:

– Bizkaiko kontserberatan
ordu erdiko lan uzte deialdia, 12:00etatik – 12:30etara
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Abenduaren 6an ez daukagu ezer ospatzeko

Abenduaren 6a jai egun inposatua da Hego Euskal Herrian, Espainiako Konstituzioaren urteurrena dela eta. Ez ospatzetik harago, Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoan berresteko eguna da LABentzat. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gure egoitzak zabalik egongo dira, ostiraletako ohiko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara.

Langile baten kaleratze bidegabea eragin duen zigor-politika ari da aplikatzen PEPSICO

Enpresa batzordea Etxebarri-Ibiñako lantegiaren aurrean mobilizatu da, eta argi eta garbi esan du PEPSICOn ez dagoela inor soberan eta kaleratzea guztiz bidegabea dela. Horrez gain, kaleratutako lankidea lanera bueltatzea eskatu du.

LABek ez du Ilunion enpresaren akordioa sinatuko eta desadostasuna adierazteko mobilizatu da

LAB eta ELA sindikatuek deituta, Ilunion enpresako Beriain eta Noaingo lantegietako langileek, ONCE Fundazioarenak diren eta ikuztegi industrialeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enplegu zentro berezietakoek, elkarretaratze bana egin zuten atzo, hitzarmen berriaren negoziazio mahaian sindikatu horiek alde batera utzi dituztela salatzeko. LABek ez du akordio hori sinatuko, langileen behar eta aldarrikapen nagusiak jasotzen ez dituela uste duelako.