2026-03-22
HomeGaituakEnplegu babestuaren aldeEnplegu babestuaren alde elkarretaratzea Iruñean

Enplegu babestuaren alde elkarretaratzea Iruñean

Atzo, azaroak 9, enplegu babestuaren defentsan CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta enplegu zentro berezi, zentro okupazional eta lan munduan txertatzeko zentroetako ordezkarien asanblada burutu zen Iruñean. Ondorenean elkarratatzea egin zuten Parlamentuaren aurrean.
Zentro hauek langile ezgaituentzat eta lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten langileentzat enplegurako berme bakarra izan dira eta egun euren bideragarritasuna arriskuan dagoela salatu dute.

Lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituen langileria babesten duen sistema bakarraren galera saihesteko premiazko neurriak osatzen dituen dekalogoa osatu dute eta Parlamentuaren aurrean Nafar Gobernuari bere gain hartzea eskatu dio. Hurrengo astetan aldarrikapen berarekin mobilizazio gehiago aurreikusten dira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...