2024-04-26
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaElikadura osasuntsua izateko eskubidea aldarrikatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Elikadura osasuntsua izateko eskubidea aldarrikatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Eragileok Elikadura Burujabetza proposatzen dugu bide bezala. Hori posible egiten dutenak dira arrantza eta nekazaritza iraunkorra: elikadura osasuntsurako proposamen politikoa eta eskubidearen gauzatzea. Hori dela eta, nekazaritza eta arrantza iraunkorraren balioak azpimarratzen jarraitu behar dugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur aurkeztu duen manifestuan jasotzen den bezala. Manifestuaren aurkezpenarekin batera, ekitaldian produktu freskoa, bertokoa eta garaikoa erosi ahal izateko Etxalde telefono mugikorrerako aplikazioaren aurkezpena egin dugu.

Hau da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur aurkeztu duen manifestua:

ELIKADURA OSASUNTSURAKO ESKUBIDEA ZIURTATU
NEKAZARITZA ETA ARRANTZA IRAUKORRAREN BIDEZ

Pertsona orok elikadura osasuntsua izateko eskubidea duela aldarrikatzerakoan, giza eskubide batetaz ari gara. Baserritarren eta arrantzaleen funtzioa elikagaiak ekoiztu eta eskeintzea da, ez industria transformatzailearentzako lehengai merkeak ekoi- ztea. Edozein herriren eraikuntzarako egiten den oinarrizko ekarpena da hau, eta baita jendartearen beharrei erantzungo dien gizarte justu eta berdintsuagoa artikulatzeko.

Elikadura osasuntsua izateko eskubidea ziurtatu ahal izateko, Elikadura Burujabetza da proposatzen duguna. Hori posible egiten dutenak dira arrantza eta nekazaritza iraunkorra: elikadura osasuntsurako proposamen politikoa eta eskubidearen gauzatzea. Hori dela eta, nekazaritza eta arrantza iraunkorraren balioak azpimarratzen jarraitu behar dugu.

Elikadura Burujabetzak suposatzen du:
– Ekoizpena ahalik eta baserritar eta arrantzale gehiagoren artean banatzea.
– Ura eta lurra zaintzea, lan horretara pertsona gehiago batu daitezen. Ondasun komun hauek elikagaiak ekoizten dituzten pertsonen eskura jarri behar dira.
– Kalitatezko elikagaiak kopuru egokian eta ingurugiroa errespetatuz ekoiztu, populazioa elikatzeko.
– Ekoizpen eta arrantza prozesuetan, transformazioan, komertzializazioan eta azken prezioaren egituraketan autonomia maila altuenerantz bidea egitea.
– Gure ekoizpena barneko merkatura bideratu, kanpoko merkatuen konkista bezalako helburuetatik ihes eginez, beste- lako ekonomia harremanak bultzatuz eta elkartasuna, elkar osagarritasuna eta merkataritza justuan oinarrituz.
– Gure herri eta eskualdeetako garapenaren parte aktiboa izan, garapen horri buruzko gogoetak epe ertain eta luzera konpartituz.
– Gardentasuna, konfidantza eta etika izan behar dira arrantza eta nekazaritza iraunkorraren bidelagunak popula- zioaren osotasuna elikatzeko langintza horretan, eraikuntza prozesu horretan jendartearen partaidetza ahalbidetuz.

Elikadura Burujabetza, bere izaera lokalaz gain, ekoizpen ereduari ere badago lotua. Elikadura Burujabetza ez da bateragarria nekazaritza eredu intentsibo eta industrializatuarekin, edo muga biologikorik gabeko arrantza ereduarekin, nahiz eta eredu hauek bertakoak izan. Ez da posible bi abiaduratako ekoizpena bultzatzen jarraitzea; ekoizpen nagusi bat eredu intentsibo eta industrializatuetan eta beste ekoizpen sanoago (ekologiko) bat kopuru txikiagoetan. Era berean, arrantza politikari buruz ari garenean ez da posible Gehienezko Etekin Iraunkorretik gora arrantzatzen jarraitzea. Deskarteak ezabatu egin behar dira eta arrantzan modu selektiboan egiteak ezinbestekoa izan behar du. Lehentasuna eman behar zaie ingurugiroa errespetatzen duten arrantza modu artisauei.

Mugarik gabeko bide produktiboaren logika eza argi ikusten da Sorian egin nahi duten 20.000 esne-behien proiektuarekin, edo Carrefourrek panga ez saltzeko hartu duen erabakian, arrain honen ekoizpenak dituen osasun garantia falta dela-eta.
Berretsi egin nahi dugu: elikadura ez da merkantzia bat, gizateriak bizirauteko duen oinarrizko eta berezko eskubidea baizik.

Elikadura politika bat, nekazaritza politika, arrantza politika eta politika publikoen ardatz gisa.

Elikadura osasuntsurako eskubidea gauzatuko bada, elikadurak ardatz nagusia izan behar duela aurreantzean garatuko diren nekazaritza politika, arrantza politika eta politika publikoetan. Transformaziorako eta garapenerako gure proposamenen zen- truan kokatu behar ditugu ondorengo gaiak:

• Merkataritza Libreko Akordioetatik (CETA, TTIP, TISA…) eratorritako politikak Merkataritzaren Mundu Erakundearen (MME) helburuei men egiten diete eta zuzenean erasotzen dituzte elikadura politika lokalak. CETAren aplikazioarekin Jatorri Izenda- penen %90a desagertu egingo litzateke. Errespetuan oinarritutako erlazio ekonomikoen eredua garatu nahi bada, oinarrizkoa da ekonomia eta kontsumo lokalaren eraikuntzan aurrera egitea.

• Baserritarrek eta arrantzaleek errenta duina izateko eskubidea dute. Eskubide hau elikadura osasuntsu eta kalitatezkoa prezio eskuragarrian izateko eskubidearekin alderatu daiteke. Ez da onargarria produktu lokal eta kalitateazkoak luxua bezala ikustea edo espazio folklorikoetarako kontsumo ekintza puntuala izatea. Berdin gertatzen da errekurtso gabeko jendea- ren elikadura elkarte ezberdinetan lan egiten duten pertsonen fede onaren menpe geratzen bada. Administrazio publikoari zuzentzen jarraitzen dugu, oinarrizko behar izanen betetzea ziurtatu dezan; horren baitan kokatzen da oinarrizko eta kalita- tezko elikadura, eta ez soilik produktu galkorrekin, baizik eta freskoekin ere bai. Ezinbestekoa da behatoki bat jartxan jartzea, integratu, aztertu, ebaluatu eta kontrolatu ditzan bariable hauek (errenta, prezioak jatorrian eta azken puntuan, errekurtsorik gabeko pertsonentzako elikagaiak ziurtatzea).

• Elikadura lokala politika publikoen ardatz nagusia bilakatu behar da, ezinbestekoa da horrela izatea. Hazten ari da ekoizpen lokalaren presentzia handitzeko eskaria jantoki publikoetan (eskolak, ospitaleak, erresidentziak, pertsonaren bizi-zikoaren ga- rai sensibleenak). Apustu garbiak behar dira, helburuak markatuz eta posible eginez ekoizpen fasean enplegua errekuperatu eta sortzeko prozesuak, Hezkuntza-prozesuan eta aipatutako espazioetako zainketan txertatzeaz gain. Proiektu pilotuen bidez eskola jantokietan eman diren kudeaketa zuzeneko aurrerapausu txikiak gainditu egin behar dira. Epe ertainerako helburuak markatzea lehentasunezko gauza da, ekintzak planifikatu ahal izateko. Proposatzen duguna da 5 urteko epean erosketa pu- blikoaren bidez eskeinitako elikaduraren %40a, gutxienez, gertukoa eta hurbilekoa izatea. Era honetako proposamenek elika- gaien banku publiko baten parte izan behar lukete, zeinetan ekoizleek konpromisoa hartu behar luketen beren ekoizpenaren ehuneko bat (%20/30) banku publikora bideratzeko, administrazio publikoa eta ekoizleen arteko konpromisoa bilatuz. Ekimen hauek gauzatu ahal izateko ezinbestekoa da Elikadura Kontseilu Lokalak eta Eskualdekoak sortu ahal izatea ahalbideratuko dituzten prozesuak garatzen joatea.

• Populazioa modu osasuntsuan elikatzeko helbururantz joateak suposatzen duen aldaketa prozesuari aurre egin ahal iza- teko, ezinbestekoa da pertsona berriak hastea nekazaritza eta arrantzan. Nekazaritza eskoletan matrikulazioak gora egiten du (eskariak eskaintza gainditzen du gaur egun) eta horrek ardura bat suposatzen du, formazioa eskuratu duen pertsona orok aukera izan behar baitu nekazaritza aktibitatera inkorporatzeko. Era berean, arrantzara pertsona berriak inkorporatzeko proposamenak artikulatu beharra dago, arrantza ontzien desguazea ekidinez eta arrantzontziok arrantzan hasi nahi duten pertsonei eskeiniz. Tresnak eta mekanismoak egon badaude, gakoa borondateak biltzean dago, aipatutako norabidean au- rrera egin ahal izateko.

• Ekoizpenaren aktibitatea fiskalitate egoki batekin lagundu behar da, nekazaritza aktibitatea bere osotasunean kontuan hartuz eta klabe sozialetan justuago jokatuz. Nekazaritza jaduerak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza biltzen ditu; trans- formazioa, ontziratzea eta komertzializazioa barne. Laguntza zuzenengatik (NPB) zergak ordaindu behar lirateke, are gehiago kontuan izanik jasotzaileen 2/3 ez daudela nekazaritza aktibitatera zuzenduta, eta jasotzaileen %10ak laguntza guztien %60a akaparatzen duela. Beste alde batetik, garrantzitsua da fiskalitatearen eztabaidan txertatzea “elikadura tasa” antzeko bat sortzeko aukera, elikagai industrializatuei eta nutrizio aldetik zalantzak dituztenei zuzendua, hain zuzen.

• Komunikazioren irizpideak Hezkuntza, ardura eta gardentasuna izan behar dira. Komunikazioaren helburu nagusiak ez du kontsumitzea izan behar. Hezkuntzaren arloan, gehiago sakondu behar du elikaduraren arloan eta elikagaien ekoizpenean. Elikagaien publizitatearen inguruko araudia berraztertu behar da eta populazioaren elikaduraren inguruko interes orokorreko helburuak bete behar dira. Beste alde batetik, oso garrantzitsuak dira dieta eta osasunaren arteko harremanak, eta beha- rrezkoa da elikagaiei buruzko informazio hori modu objetktiboan eta zientifikoan zabaltzea. Formazioa eta informazioaren bidez sentiberatze kanpainak bultzatu behar dira eta gure lehentasunetako batek izan bar du aurrerapausuak ematea inter- lokuzio sozial argiago baten alde elikaduraren inguruan eta garapen ereduen inguruan.

• Kontsumoa elementu eraldatzaile bat bilakatzea langintza praktikoa da eta era berean prozesu baten parte ere bada. Kont- sumitzen dugun bakoitzean gure erabakitze eskubidea gauzatzen ari gara. Elikadurari dagokionean, erosketa edo kontsumo ekintza bakoitza ekintza politiko bilakatzen da. Azken urteetan ikusten ari gara populazioa gero eta gehiago arduratzen dela kontsumitzen dituen elikagaien inguruan. Ekintza indibiduala da, baina “jaten duguna gara” kontzeptuari erantzuten dio, gero eta argiago. Tendentzia hauei gorputza eta sendotasuna emateak lehentasuna izan behar du, arlo individual eta kolektibotik eta baita arlo publiko eta pribatutik.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.