2026-08-08
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITBk 30 urte. Badu aldatzeko garaia!

EITBk 30 urte. Badu aldatzeko garaia!

Gaur EITBko Administrazio Kontseilua Gasteizko parlamentura etortzekotan da zertara eta Komunikabide publikoaren 30. urteurrena ospatzera. Aurrean, hainbat LABeko delegatuk "EITBk 30 urte. Badu aldatzeko garaia! " lelopean egin dute kontzentrazioa, ez dagoela ezer ospatzerik aldarrikatzeko.
Testu hau idazteko garaian ez dugu elementu berririk topatu lehenago egindakoetatik bereiztearren, izan ere Euskal Telebistaren egoerak berdin jarraitzen du, ez du hobera egin, ez eta Taldeko irratiena ere. Soilik gehiago jaitsi ezin ziren audientzia batzuk arnas pixka bat hartu dutela. Halere, nabarmenduko ditugu egoera larriaren hainbat puntu:

Iparrik gabe jarraitzen du EITBk, langileon ekimenaz eta inertzia hutsez jarraitzen du aurrera. Aste honetan finantzazio akordioaren bidez berretsi da Jaurlaritzaren axolagabekeria, iparrik eta helbururik finkatu gabe funtzionatzen jarraitzeko asmoa alegia. Berriro ere Programa Kontratorik gabe jarraituko du, eta akordioaren arabera manipulazioan eta jendarte zati baten bazterkerian sakonduko du Patxi Lopezen gobernuak.

Kalitateko Euskal Komunikabide Publikoa izatetik urrun jarraitzen du 30 urte pasata:

• Kalitatea parametro teknologikoetara mugatzen da
• Euskal kultura eta hizkuntzak inoiz baino zokoratuago gelditzen da espektroan, digitalizazioak aukerak ere zabaldu dizkienean. Hau ez da axolagabekeria, nahita eginda dago.
• Euskal Herria komunikatzeko baino, inkomunikatzeko, desegituratzeko erabiltzen ari dira. Komunikazioa eta informazioa propagandara mugatuta dago. Euskal Herria ez da existitzen, eta atzean utzi behar dugun Espainia etengabe “kutxa tontotzailean”.
• Publikoa izatekotan herritarren zerbitzura dagoelako izango da, eta egun bakarrik elite ekonomiko eta politikoen mesedetara jarraitzen du egoten. Aukera sozioekonomiko eta politiko borrokatzaileak baztertu egiten ditu EITBk.
 

Berriro diogu, Euskal Herriak ez du zer ospatzerik 30. urteurren honetan, langileok gutxiago. Bada garaia Euskal Herriak behar duen Kalitateko Euskal Komunikabide Publikoa sortzeko.

Gasteizen, 2012ko ekainaren 26an
EITBko LAB

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...