2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEITB Lan Erreformaz baliatuko da

EITB Lan Erreformaz baliatuko da

Asteartean zuzendaritza Eusko Irratiko langile batzordearekin eta atzo Euskal Telebistakoarekin bildu zen berriro zuzendaritza. Bi bilera hauetan EITBk Lan Erreformak ematen dion aukera inondik ere ez duela alferrik galdu nahi garbi utzi duela salatzen du LABek. 

Izan ere negoziazioak hasitakoan indarrean zeuden hitzarmenak bernegoziatzen hasi aurretik, akordio horiek ontzat ematen jarraitzen duten ala ez jakin beharra dago, hots, hitzarmenen ultraaktibitatea onartzen den ala ez. Behingoz erantzun garbia emateko eta bileretan erabilitako «kantinfleoak» alde batera uzteko eskatu izan zaio behin eta berriz, eta azkenean CONFEBASKek berak bezain garbi utzi du Zuzendaritzak: «ez dugu Lan Erreforma aplikatzeko asmorik, baina ultraaktibitateak negoziazioa Komitearen esku uzten du erabat». Zuzendaritzaren plataforman «aurrerakuntza nabarmenak» egotekotan negoziazioak irauten duen bitartean «hitzarmenaren indarraldia luzatzeko prest» agertu da.

Badirudi Zuzendaritzak ez duela akordioa betetzeko asmorik, eta izatez gaur bertan PRECOn bilera egon da (Zuzendaritzak ez du bertaratu ere egin) berriro ere Lan Hitzarmena urratu egin duelako hain zuzen ere. Beste batean sakonago landuko badugu ere, hauxe da koxka: erretiro edota heriotzagatik hutsik gelditutako plazak beste lanposturen batekin deialdi publikoaren bidez bete beharra jasotzen da Hitzarmenean, eta Zuzendaritzak hauetako batzuk amortizatzeko asmoa garbi azaldu du. Ez du hain zuzen ere jarrera bera mantentzen zuzendaritzak organigramaren berrantolaketarekin mantentzen dituen konfidantzako karguekin, deialdi publikorik pasatu gabe ere postuan jarraitzeko konpromiso publikoa hartu baitu.

Datorren astean langile batzarrak egingo dira egoera langileekin partekatzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.