2026-06-17
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaDiru Sarrerak Bermatzeko Errenta: ez da funtzionamendu arazoa soilik, arazo politikoa da

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta: ez da funtzionamendu arazoa soilik, arazo politikoa da

Beste behin ere Lanbideren funtzionamendu eskasa agerian geratu da Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta kudeatzeko orduan. Arartekoaren azken txostenak pertsona askoren, erakunde sozial eta sindikalen salaketak baieztatu baino ez ditu egin, Patxi Lopezen Gobernuak jarduera hau Lanbideren eskuetan jartzea erabaki ondoren: atzerapenak tramitazioan, bulegoen aurreko gauetako herritarren ilarak, ez betetze administratiboak, langileen falta,… Horri gehitu behar zaio laguntzen %7ko murrizketa eta baldintzen gogortzea balizko onuradunen kopurua mugatzeko. 

Urkulluren Gobernuak aukera izan du egoera hau zuzentzeko berriki aurkeztutako aurrekontuetan. Hala ere, oraingo kaosa gainditu beharrean, aurrekontu hauek gero eta gehiago den diru-sarrerarik gabeko jendeak behar duen babesa ahulduko dute, eta deus gutxi eginen dute arreta hobetu eta eskaeren tramiteak bizkortzeko.

Aurrekontu hauek, egoera zuzendu baino, milaka pertsonen babes falta areagotuko dute. Laguntzen %7ko murrizketa mantentzeaz gain, KPIren %2,9ko galera gehitu behar da. 322 miloi euro erabiltzea aurreikusten dute, 2012an 400 miloi euro behar izan zirenean, eta beharrak inoiz baino handiagoak direnean. Lanbideren aurrekontua %10 gutxituta, oso zaila da jendea behar bezala hartzea eta behar diren baliabide berriak eskuratzea. Enplegu Plan bat iragartzen da, baina eskeintzen duen alternatiba bakarra, enpresariei dirua ematearen truke, pobrezian iraunarazteko behin-behineko enpleguak eskeintzea da.

LAB Sindikatuak salatzen du Eusko Jaurlaritza tematua dagoela Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Enplegu Politikaren egungo eredu zaharkitu honekin —murrizketan, prekarietatean eta baliabideen eskasian oinarritzen dena— jarraitzeko. Erabat premiazkoa da norabide aldaketa. Eta Erkorekak dioen moduan, aurrekontuen partidak aztertu behar badira, AHTren dirua babes soziala eta kalitateko enpleguarentzat izan dadila.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea erretiratzeko eta azalpenak emateko eskatu diogu Tubacexeko zuzendaritzari

Gaur egin da Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietarako planteatutako aldi baterako lan-erregulazioko kontsultaldiko lehen bilera. Zuzendaritzak ekoizpen- eta antolaketa-kausetan oinarritutako ABEEEa (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea) jarri du mahai gainean, eta neurri hori justifikatzeko erabili nahi duen dokumentazioa entregatu du.

Eusko Jaurlaritzan hitzarmen berria negoziatzearen alde mobilizatu gara

Elkarretaratzeak egin ditugu Bilboko, Donostiako eta Gasteizko lan-zentroetan, eta administrazioari eskatu diogu benetako elkarrizketa ahalbidetu dezala.

Gernika-Lumoko Udalaren gardentasun eza salatzen dugu

Azken urtean, lana ahalik eta hobekien egin nahirik, LAB sindikatutik behin eta berriz eskatu diote Gernika-Lumoko Udalari langileen arloko hainbat gairi buruzko informazioa, hala nola kontratazioei, lan-poltsen erabilerari, lanpostuen estaldurari, funtzio-aldaketei edota giza baliabideen antolaketari buruzkoa.