2026-11-03
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaDiru sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatzen dugu, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatzen dugu, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste

Pasa den ostiralean Ministro Kontseiluak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %8ko igoera onartu zuen errege dekretu bidez, 2017rako 707,60 €tan utziz. Diru sarrerak Bermatzeko Legeak zuzenean lotzen ditu Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) eta Eusko Jaularitzak DBE %8an igo beharko luke. Baina errege dekretuak zirrikitu legal bat uzten du irekita igoera ez aplikatzeko eta Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzak entzunda, beldur gara Eusko Jaularitza ez ote den zirrikitu hori erabiltzen saiatuko.

LABen ustez ezinbestekoa da igoera berehala aplikatzea, euskal jendartean enplegudun, langabe eta pentsionisten artean zabaltzen ari den pobrezia eta prekarietateari aurre egin ahal izateko.

Baina, gainera, bere garaian mobilizazio sozial desberdinetan salatu genuen moduan, kontuan hartu behar da Patxi Lopezen Gobernuak 2012 urtean DBEri egin zion %7ko murrizketa, ondorengo urte guzti hauetan Iñigo Urkulluren gabineteak mantendu duena.

Horregatik guztiagatik, DBEri lehendabizi %7ko murrizketa ezabatzeko eta ondoren LGSren %8ko igoera aplikatzeko exigitzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.