2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaDarpon gezurretan ari da nabarmen, eta Osakidetzako langile zein erabiltzaileok mespretxatu egiten...

Darpon gezurretan ari da nabarmen, eta Osakidetzako langile zein erabiltzaileok mespretxatu egiten gaitu

Sailburuari Deian egindako elkarrizketari erantzuna

Esaerak dioen bezala “babesteko orduan, erasoa erabili”. Bada, Jon Darpón Osasun Kontseilariak zorrotz jarraitzen omen dio esaera honi. Inposaturiko murrizketen ondorioz Osakidetzaren egoera hain larria den honetan, Kontseilaria egoera estali nahian dabil mobilizazioetan parte hartzen dugun langile zein erabiltzaileon kontra jotzen. Ez da lehenengo aldia Darpon jaunak halako jarrera adierazten duena, egokiagoa agian tabernako eztabaida baterako bere karguari dagokion ardurari baino. 

Atzo, Deian argitaraturiko elkarrizketan, Kontseilaria luze eta zabal aritu zen. Behin eta berriro argi gera dadin bera dela Osakidetzan gertatzen denaz dakien bakarra: langileok arrazoi barik dabiltza protestan; sindikatuok gara liskarrak sortzen ditugunak, erabiltzaile inozoak baliatuz gainera; gure osasun zentroetan egunero ikusten duguna ere ez da egia… Eskerrik asko Kontseilari jauna, begiak zabalarazteagatik!

Ez da kasualitate hutsa elkarrizketaren erdia Osakidetzan barrena egunero egiten diren mobilizazioen kontra aritzeko erabili izana. Eguzkia estali nahi du hatzamar soil batekin.

Luze joko genuke Darponek botatako gezur guztiei erantzuna ematen, baina LABek argi utzi nahi du honakoa:
o Osasun sistema publikoak ez dira murrizketekin hobetzen. Murrizketek ez diete soilik eragiten lan eskubideei, ematen den osasun arretaren kalitate zein kantitateari baizik.
o Osakidetza eramaten ari diren amildegiak sortzen ditu protestak eta mobilizazioak. Ez soilik langileon aldetik. Kontseilariak eskaini beharko lieke pare bat minutu helarazi zaizkion milaka eta milaka erabiltzaileen murrizketen kontrako sinadurei.
o Osakidetzaren egoerari buruzko hitz egin nahi ez dutenak Darpon bera eta Osakidetzako Zuzendaritza dira. Ez dute negoziatzeko inolako borondaterik adierazi eta dakiten bakarra dekretuz dekretuz Madrilen edota berton erabakitako murrizketak ezartzea da.
o Ez al dago gaur prestazio eta pertsonal gutxiago orain dela urte batzuk baino? Darpón jauna, serioak izan gaitezen. Hobe genuke jende gutxiago kontratatzeko Osakidetzako direktiboek kobratu dituzten “pizgarriei” buruz arituko bazina.

Azkenik, gogorarazi nahi diogu Darpon jaunari mobilizazioek bai jarraitu dutela uda partean. Ez al du gogoratzen Gurutzetako Laborategien eraikin berriaren inaugurazioa, pasa den uztailean? Guk bai gogoratzen zaitugula, eta Urkullu lehendakaria, eta zuen bizkartzain guztiak gu bultzaka zerbitzuetako langileak eraikin berrian garbiketaren pribatizazioaren kontra burutzen ari ziren protesta oztopatu nahian.

Ez kezkatu, Darpon jauna. Hurrengo pankartan ikusiko dugu elkar.

Euskal Herrian, 2013ko urriaren 8an 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...