2026-06-19
HomeEkintza SindikalaLABeko delegatuek langileon lan baldintza duinak hemen negoziatu daitezela aldarrikatu dute

LABeko delegatuek langileon lan baldintza duinak hemen negoziatu daitezela aldarrikatu dute

Urola Kosta, Oarsoaldea eta Donostia eskualdeetako delegatuek Negoziazio Kolektiboaren inguruan eztabaidatzeko batzarra burutu dute gaur. Batzarraren ostean kotxe karabanan Adegiren egoitzaraino abiatu dira, bertan langileon lan baldintzak hemen negoziatu daitezela aldarrikatu dute. Sindikatuko idazkari nagusia bertan izan da eta Adegi eta beste patronalek erreforma aplikatzea onartu izanaren erabakiaren atzean langileak menperatzeko "patronalaren obsesioa" besterik ez dela egon salatu du.

Etxaidek obsesio horrek eredu berri baten bidea oztopatzen duela esan du eta enpresariei, Adegiren inmobilismoaren aurrean, heuren interesak mahai gainean jarriz, eztabaidan parte hartzeko deia luzatu die, "eztabaidatzea ezinbestekoa baita".

LAB sindikatua, gaurdaino bezala, hitzarmenak, soldatak.. langileon lan baldintza duinak defensatzen jarraituko duela esan du Etxaidek, eta bide horretan akordioak eraikitzeko bideak zabaltzeko lanak eskatzen duen garrantzia emango diola adierazi du.
  

LAB sarean

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.