2026-08-09
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados Azpeitia eta Lasaoko negoziaketak Euskal Herrira ekartzeko aldarria Madrilen

Corrugados Azpeitia eta Lasaoko negoziaketak Euskal Herrira ekartzeko aldarria Madrilen

Madrilen izan dira (atzo asteartea) Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasaoko langileen ordezkariak, eta Madrilen, ozen, hizki handiz (argazkian ikus daitekeen bezala) aldarrikatu dute beste behin ere, Euskal Herriko bi lantegien espedienteen negoziaketak hona ekarri eta lantokika negoziatu daitezen. 

Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasaoko langileen ordezkariak Madrilen.

Gallardo Taldeak lau enpresa ezberdinetan kaleratzeak burutzeko espedientearen negoziaketen barruan, kontsulta-epeko hirugarren bilera izan da atzokoa.

Negoziaketak Euskal Herrira ekarri eta negoziaketa horiek benetakoak izan daitezela aldarrikatu dute Lasaoko eta Azpeitiako ordezkariek. Madrilen garatzen ari diren bilerak jada hartuta dagoen erabaki baten kudeaketa besterik ez direla salatzen dute, alegia, prozesu administratibo bat martxan jarri dela, ustezko negoziaketa baten itxura emanez, baina edukiz hutsa dela, lantegi bakoitzaren egoera benetan aztertu eta bakoitzari benetako alternatibarik eskaintzeko asmorik ez duelako jasotzen.

Lasaoko eta Azpeitiako delegatuek bere momentuan salatu moduan, Gallardo Taldeak estatuko lau lantegietarako espediente bakarra aurkezteak presio politiko-sindikala txikitzea bilatzen du, mobilizazioen presioa ahalik eta gehien eztabaida gunetik urrundu, eta Madrilen, eroso dagoen tokin garatu nahi du.

Lau enpresetako batzordeetako delegatu guztiek eta sindikatu ezberdinetako ordezkari guztiek eskatu dute lau negoziaketa burutzea, ez bakarra, lantegi bakoitzean espedienteak arrazoi eta eragin ezberdina duelako. Enpresak ezetz eman du eta inposatu du legeria eskuetan negoziaketa bakarra izatea eta Madrilen burutzea. Hurrengo bilera hilaren 23an izango da, eta laugarren batzar horrekin amaiera emango zaie kontsulta epearen baitan hasitako bilerei. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...