2024-05-25
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABek Nafarroan 28.189 lanpostu sortzeko proposamena aurkeztu du

LABek Nafarroan 28.189 lanpostu sortzeko proposamena aurkeztu du

LAB sindikatuak gutxienez 28.189 lanposturen sorrera ekarriko lukeen enplegu proposamena aurkeztu du. Proposamenak 4 ardatzetan oinarritzen da: enplegu suntsiketa gelditzean, egiturazko neurriak hartuta enplegua sortzean, enpleguaren kalitatea hobetzean emakumeenganako diskriminazioarekin nahiz prekarietatearekin amaituz eta lan legediaren nahiz enplegu politiken inguruko erabakiak Iruñean hartzeko ahalmena eskuratzean.

Nola sortu daitezke 28.189 lanpostu Nafarroan?

Nafarroan 28.189 lanpostu sortzeko neurriak
• 35 orduko lanaldia: 14.568 lanpostu
• Aparteko orduen ezabatzea: 2.121 lanpostu
• Jubilazioa 65 urterekin: 4.500 lanpostu
• Aurrejubilazioa mantentzea: 2.000 lanpostu
• Zerbitzu publikoen garapena: 5.000 lanpostu

28.189 lanpostu sortzeko finantziazio bideak
(Gutxi gorabeherako kostua: 671 milioi euro)

• Soldaten pisuaren berreskuratzea barne-produktu gordinean: 823 milioi euro
• Iruzur fiskalaren %50aren biltzea: 328 milioi euro
• AHT eta beste makroproiektuen gelditzea: 150 milioi euro
• Erreforma fiskala: 250 milioi euro.

 

LAB SAREAN
{module[111]}
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Iruñea-Tuterako San Juan de Dios ospitaleko langileek ez dute “low cost” langileak izaten jarraitu nahi

Mobilizazioa egin dute Iruñeko Udaletxe plazan, zuzendaritzari negoziatu dezala eskatzeko. Enpresa-batzordeak 5 hilabete daramatza 2022ko abenduan bukatu zen hitzarmen kolektiboa berritu nahian. Soldata duinak eskatu ditu, bizitzaren garestitzearen eta KPIaren arabera eguneratutakoak.

Bergaran lan istripua izan duen langile bat oso larri dago

Atzo arratsaldean lan istripu larria gertatu zen Bergarako Embalan3 enpresan. Enpresako langilea, kamioi bat zamatzen ari zela, zama gainera erori eta azpian harrapatuta geratu zen. Une honetan langilea oso larri zaurituta dago erietxean.

Matia Fundazioko langileek hitzarmena negoziatu ahal izateko blokeoa etetea exijitu dute

Gaur kontzentrazioa egin dugu Matia Fundazioko langileekin batera, fundazioko zuzendaritza salatzeko asmoz, 2024. urtean hasitako negoziazio kolektiboa izoztuta dauka eta.