2026-02-03
HomeEkintza SindikalaCONFEBASKek lanaldia luzatzeko aukera emango duen proposamena aurkeztuko dio Patxi López Lehendakariari

CONFEBASKek lanaldia luzatzeko aukera emango duen proposamena aurkeztuko dio Patxi López Lehendakariari

CONFEBASKeko presidente Miguel Anjen Lujuak adierazi du euskal patronala proposamen bat lantzen ari dela Euskadi krisitik ateratzera bideratutako ekarpenekin, eta luze gabe Patxi López Lehendakariari helaraziko dioten proposamena dela. Proposatzen dituzten neurrien artean nabarmentzekoa da lanaldia luzatzeko aukera, diotenez, “lehiakorrak izaten jarraitzeko”. CONFEBASKek ongi daki lanaldia luzatzeak langabeziaren gorakada ekarriko duela, euskal jendarteak bizi duen egoera larria oraindik eta gehiago okertuz.
Uneotan inoiz baino beharrezkoagoa da lana banatzea, hain zuzen ere, lanaldia murriztuz, hori baita bitartekoa lana sortzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Egun, oraindik ere aberastasun nahikoa sortzen da, egoki banatuz, lanaldia murriztu eta lanpostu berriak sortzeko.

Krisiaren testuingurua baliatu egin nahi du patronalak, oinarri berriak ezarri nahi ditu, prekarietatearen sakontzea ekarriko duten urrats berriak eman ahal izateko (lanaldia luzatzea, soldaten jaitsiera…), baina argi dago prezioetan eragiteko pertsonal gastuak murriztearekin ez dela sekula lortuko behar adina lehiakor izaterik; lehiakor izateko gure produkzioaren balio erantsiaren alde egin beharko dugu, balio hori handituz.

Espainiako Gobernuak bultzatutako Lan Erreformak patronalari erraztasunak ematen dizkio enepresetan aldebakarreko erabakiekin lanaldia luzatzeko. Horregatik, Patxi Lopez Lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen diegu, lan erreformari buruz egiten duten irakurketa kritikoarekin kontsekuenteak izan daitezela eta ez dezatela ontzat eman CONFEBASKen proposamena.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...