Langabeziak %42,5 egin du gora gazteenen artean

Enplegu Zerbitzu Publikoen bulegoetan erregistratutako 169.877 langaberekin amaitu da 2020. urtea Hego Euskal Herrian. Erdiak baino gehiago emakumeak dira (%55,1), eta horrek agerian uzten du genero-arrakalak bere horretan jarraitzen duela.

Euskal Herriko trantsizio ekosozialista eta feministarako Programa Sozioekonomikoa aurkeztu dugu

Lan, pentsio eta bizitza duina bermatzeko proposamen zehatzak biltzen dituen Euskal Lan Kode eta Gizarte Segurantzarako zirriborroa osatu dugu. Otsailaren 19an, lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatzeko manifestazio historikoaren urteurrenean, jardunaldiak egingo ditugu Donostian, beharrezkoa den herri eztabaidari ekarpena egiteko. Honen guztiaren berri eman dugu, Garbiñe Aranburu idazkari nagusi eta Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoaren eskutik.

Euskal Herrirako Lan Kode bat eta Gizarte Segurantza propio baterako Lege...

Ipar Hegoa ikasketa sindikalen fundazioak eta LAB sindikatuak Ikusmira seriearen urriko txostena aurkeztu dugu, "Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak" izenburupean.

Langabeziaren jaitsiera, enplegurik sortu gabe

Covid-19ren krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialek jendarte osoa kolpatzen jarraitzen dute, baina oso modu desberdinean. Izan ere, enpleguaren suntsiketa bereziki gogorra izaten ari da 16 eta 24 urte bitarteko gazteen artean. Hori ez da kasualitatea, kolektibo horrek prekarietate eta lan-ezegonkortasun handiagoko baldintzak baititu, bai krisi-garaian, bai oparoaldi ekonomikoan.

‘Black Friday’ egunean Ernairekin mobilizatuko gara Iruñean, gazte langileen prekaritatea salatzeko

LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek agerraldia egin dugu gaur, Decathlon enpresak Berriozarren duen saltoki handiaren parean, gazte langileen prekaritatea salatzeko ortzirale honetan Iruñean mobilizatuko direla iragartzeko. LABek eta Ernaik adierazi dugu Black Friday eta gisako ekimen kapitalistek kontsumismo basatia sustatzen dutela eta milaka langile gazte, emakume eta migratzaile “erabili eta botatzeko langile” bilakatzen dituztela.“Bizi-baldintza eta lan-baldintza tamalgarrien sinonimoa da Black Friday”, adierazi dugu.

Harresi sozial bat eraikitzeko deia egin dugu, enplegu suntsiketa eta prekarizazioaren...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendiak agerraldia egin dute, enpleguaren defentsan sindikatuak abian jarriko dituen dinamiken berri emateko. Hain zuzen ere, bizi dugun salbuespenezko egoeraren aurrean, langileak antolatu, aliantzak eraiki eta aktibatzea beharrezkoa dela nabarmendu dugu.

Garbiñe Aranburu: “Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".

Egoerak erabaki politikoak eskatzen ditu, osasun krisia gainditu eta ondorio ekonomiko...

Agerraldia egingo dugu astelehenean, azaroak 9, Covid-19 pandemiaren aurrean egiten dugun irakurketa eta egiten ditugun proposamenen berri emateko, egunotan hartu diren azken erabakien harira. Izan ere, gobernu desberdinek ez dute inolako asmorik pandemiak agerian utzi dituen egiturazko gabeziei erantzuna emateko.

Euskal Lan Kodea eta Gizarte Segurantza zehazteko Euskal Herrian egin den...

Lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatzeko manifestazio historikoaren urteurrenean, jardunaldiak egin ditugu Donostian, Euskal Herriko trantsizio ekosozialista eta feministarako Programa Sozioekonomikoa ardatz. Hain zuzen ere, eredu aldaketa Euskal Herritik eta Euskal Herrirako bultzatu behar da, horretarako proposamenak eginez.