Gizarte segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen Mutuak. Zer diren ezagutu,...

{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/koadernoSindikalak/lanOsasuna/02_Gizarte%20segurantzako%20lan%20istripu%20eta%20gaixotasun%20profesionalen%20Mutuak.%20Zer%20diren%20ezagutu%2C%20zer%20egin%20jakiteko%20%282005%29.%20.pdf,190,305,link{/edocs}Euskaraz {edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/koadernoSindikalak/lanOsasuna/02_Las%20mutuas%20de%20accidentes%20de%20trabajo%20y%20enfermedades%20profesionales.%20Conocer%20para%20intervenir%20%282005%29.%20.pdf,190,305,link{/edocs}Castellano  

Administrazioek agenda politikoan kokatu behar dute, lehentasunez, lan heriotzen odolustea

Bost eguneko epean hiru langile hil dira. Azkena gaur izan da Portugaleten: 45 urteko Bravo Lanak enpresako langilea, bosgarren solairu bateko estalkitik erori eta gero.

Lan osasunaren oinarrizko gida. Guía básica de salud laboral (2009)

{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/koadernoSindikalak/lanOsasuna/06_Lan%20osasunaren%20oinarrizko%20gida.%20%282009%29%20.pdf,190,305,link{/edocs}Euskaraz {edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/koadernoSindikalak/lanOsasuna/06_Gu%C3%ADs%20básica%20de%20salud%20laboral.%20%282009%29%20.pdf,190,305,link{/edocs}Castellano  

“In itinere” istripuak lan istripuak ere badira

Azkoienen 37 urteko langilea hil da moto istripuz lanera zihoala. 2021ean Euskal Herrian hildako 45. langilea da, horietatik 5 lanerako joan-etorrietan.

Lan heriotzen arrazoiak ikertzeko eskatzen dugu; lan-baldintzak, erritmoak eta ustiapen ereduak,...

LAB sindikatutik irmoki salatzen dugu Zambranan (Araba) baso lanetan ari zela gertatu den 38 urtetako langilearen heriotza. Hildakoa Castellongo Contrachapados Archena enpresarentzat ari zen lanean, Arabako Foru Aldundiaren azpikontrata.

Zaldibarko auzia ez da amaitzen zabortegiaren zigilatzearekin

Zaldibarko Zabortegian Joaquin Beltranen bilaketa lanak amaitutzat ematea ez dugu ontzat ematen. Bilaketa lanek izan zezaketen akaberetan okerrena baieztatzen du. Une latz honetan, gure babesa eta doluminak helarazi nahi dizkiogu Joaquín Beltranen sendiari eta ingurukoei.

Lan heriotzen arazoari heltzeko borondate politikorik ez dagoela salatu dugu Iruñean

Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dugu Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, azken egunotan izan diren lan istripu hilgarriak salatzeko eta agintariei erantzukizunak eta ardurak eskatzeko.

Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzea eskatzen dugu Hego Euskal Herrian

LABek babesa eta atxikimendua adierazi die ADAVANek eta ASVIAMIEk amiantoaren biktimak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatzeko azaroaren 4an Iruñean, Donostian, Laudion eta Bilbon deitutako mobilizazioei.

Lan heriotzen sarraskia salatu dugu Bermeon

Enagas enpresak kudeatzen duen Bermeoko kostaldeko La Gaviota plataformari laguntza ematen dion itsasontziko langile bat hil zen joan den, laguntza-ontzitik itsasora erorita. Lan heriotza hori salatu dugu gaur Bermeon, portuan, euskal gehiengo sindikalak deituta. Dagoeneko, gutxienez, 13 langile hil dira aurten Euskal Herrian. Bermeokoa ez zen azken lan istripu hilgarria izan, asteburuan garraiolari bat hil baitzen Zuastin, bertako zerbitzu gunean atseden hartzen ari zela kamioiak su hartu eta gero.