PAI Dekretua, hezkuntza ereduz mozorratutako euskararen aurkako atentatua Nafarroan
Hezkuntza Departamentuak bilera bat deitu du bertaratutako eragileek PAI programa hezkuntza-eredu bihurtzeko ekarpenak egin ditzaten. LABek, mahaitik altxatuta, alde egin du. Guk eleaniztasuna babesten dugu, baina betiere berezko hizkuntzen aurka egiten ez badu, hau da, euskararen aurka.
Kontseiluarekin batera, azaroaren 4an mobilizatzeko deia egin dugu, euskararen aurkako oldarraldi...
Kontseiluak agerraldi jendetsua egin du gaur Bilbon, hainbat eragile eta norbanakoren parte-hartzearekin. Bertan parte hartu du Arantxa Vazquez sindikatuaren zuzendaritzako kideak. Azken hilabeteotan euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzien aurrean, “Maiatzaren 10eko adierazpena” aurkeztu du Kontseiluak, eta azaroaren 4an Bilbon mobilizatzeko deia egin du. LABek ere bat egin du adierazpenarekin eta dei egin die bere kideei azaroaren 4an Bilbon egin den mobilizazioan parte hartzera.
Elkarretaratzea egin dugu Erandioko udaltzainen hizkuntza eskakizunen sententziaren aurka
Berbots euskara elkartearekin eta ELArekin batera mobilizatu gara udaletxearen aurrean, Erandioko Udalari eta alkateari eskatu asmoz hizkuntza eskubideak irmoki babesteko, eta erakundeei, berriz, oinarri juridiko sendoagoak lantzeko.
Euskararen aurkako azken eraso judiziala herritarron kontrako beste eskubide urraketa bat...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan hamalau zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi dela zioen Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren ebazpenari CCOOk jarritako helegitea onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lehen instantzian Donostiako Epaitegiak ebatzi zuen EAEn euskara hizkuntza koofiziala izanik berau erabiltzeko herritarrek duten eskubidea bermatzeko langile publikoei euskara eskatzea zilegi dela.
Hilaren 23an hezkuntza euskaldunaren aldeko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dugu
Gazte Euskaltzaleen Sareak Ikamarekin eta unibertsitateko euskara taldeekin batera deituta, manifestazioak egingo dira hilabete barru Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian, Euskal Herrian hezkuntza euskalduna aldarrikatzeko asmoz. Bada, LAB sindikatuak deialdiarekin bat egin du, eta gaur atxikimendu hori erakutsi dugu beste hainbat eragilerekin batera egindako agerraldian.