Hitzarmen kolektiboen negoziazioetan EAEko Hezkuntza Sailak sektore feminizatu eta...

EAEko Hezkuntza Sailak langileen ordezkaritza negoziazio-mahai ezberdinetara deitu duen arren, LABetik salatu behar dugu bereziki feminizaturik dauden eta zaintza lanekin loturiko bi kolektibo baztertzen ari dela:, Haurreskolak Partzuergokoa eta Sukalde eta Garbiketakoa. Ez dugu uste hau kasualitatea denik, eta horregatik salatu dugu Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan deitu dugun mobilizazioaren bidez.

Haurreskolak Partzuergoaren aurrekontua handitzea, doakotasuna eta EAEko Hezkuntza Sailean integratzea eskatzen...

LAB Sindikatuak salatu nahi du eremu pribatuko 0-3ko eskolentzat Jaurlaritzak ikasturterako diru languntzak argitaratu dituela, oraindik ere Haurreskolak Partzuergoko aurrekontua zehaztu gabe dagoenean.

Sindikatuoi eta langileoi Haurreskolak Partzuergoan greba dinamikarekin hastea baino ez zaigu...

Haurreskolak Partzuergoko gerenteak grebaren atarian, mahai negoziatzailearen bilera deialdia egin zigun atzorako, berriro ere berari interesatzen zitzaion gai ordenarekin, alde sozialaren eskaerei muzin eginez eta langileak sindikatuen kontra jartzeko jokoan sartuz. Bada, abenduaren 10ean hainbat herritan, Bilbo eta Donostiako Eusko Jaurlaritzako delegaritzen aurrean eta Gasteizko plaza berrian, goizeko 11:00etan burutuko diren kontzentrazioetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.

Sindikatuok greba dinamikari hasiera emango diogu Haurreskolak Partzuergoan

Egoeraren larritasuna kontuan hartuta, haurreskoletako langileoi mobilizazioekin jarraitzea eta sakontzea beste biderik ez zaigu geratu. Momentuz, abendurako bi greba-egun deitzea adostu dugu, abenduaren 10 eta 16rako. Gaur egin dugu greben erregistroa.

EAEko Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoa mugiarazi ditugu

Pasa den astean EAEko Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoari egin genien bilerarako deiak erantzuna izan du, gaur bertan jaso baititugu martxoaren 24rako mahai negoziatzale baterako deia eta gai-ordena. Hori dela eta biharko, martxoak 23, Lakuan deituta genuen mobilizazioa 24ra pasatu dugu.

Gerente aldaketarekin, aukera berriak zabaltzen dira Haurreskolak Partzuergoan

Elena Aizpuruk ordezkatuko du Zorione Etxezarraga Haurreskolak Partzuergoko gerentzian. LABetik uste dugu garai berria irekitzen dela hezkuntza zerbitzu honetan, eta lanean jarraituko dugu proiektuak euskal gizartearen beharrei erantzun diezaien eta langileen eskubideak berma daitezen.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du itundu gabe dagoen zentro kontzertatuetako 0-3...

Haurreskolak Partzuergoan inbertsioa handitzea, Covid-19ak sortutako gastuari aurre egiteko partida bat aurrekontuan sartzea eta familiak kuoten ordainketan laguntzea galdegiten dio LABek Hezkuntza Sailari, izan...

LABek Haurreskolak publikoak eta doakoak izateko urratsak eman behar direla aldarrikatzen...

Maiatzaren 14an, EH Bildu talde parlamentarioak egindako proposamena erantzuteko agerraldia egin zuen Cristina Uriartek. Sailburuak 2015-2016 ikasturteari begira familiek ordaintzen duten kuota...

Mobilizazio dinamikek emaitzak eman dituzte Haurreskolak Partzuergoan, oraindik ere aldarri garrantzitsuek...

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzailea biltzea lortu genuen atzo, bezperan guk geuk bilera deitu ostean. Haurreskolak Partzuergoko gerentea eta Hezkuntza Saileko hainbat ordezkari bertaratu ziren, pasa den abenduaren 22an ikasturteko eta legegintzaldiko Mahai Negoziatzaile bakarrean Haurreskolak Partzuergoaren bideragarritasuna eta dauden akordioak zalantzan jarri eta gero. Langileok 8 greba egun eta familia eta eragileekin hamarnaka mobilizazio burutzea beharrezkoak izan dira elkarrizketarako bidea zabaltzeko.