2026-03-22
HomeEkintza SindikalaBizkaiko merkataritzako langileak grebara deitu ditugu apirilaren 29 eta maiatzaren 6 eta...

Bizkaiko merkataritzako langileak grebara deitu ditugu apirilaren 29 eta maiatzaren 6 eta 13rako

LAB, ELA eta ESK sindikatuok deitutako grebaren harira egindako agerraldiaren edukia:

Lan erreformen ondorioz, patronalak sistematikoki blokeatu izan ditu hitzarmen askoren negoziaketak, tartean, ehun-merkataritzakoa, merkataritza orokorrekoa eta larru eta oinetakoena. Izan ere, hurrenez hurren, 2015, 2018 eta 2007 urteetatik berriztu gabe daude. 

Pandemiak eta ezegonkortasun ekonomikoak ez dute lagundu: are gehiago, hitzarmenen negoziaketa atzeratzeko zein horrek dakarren soldaten balio galera dela eta irabaziak handitzeko aitzakia ederra eman die. 

Ezin dugu ahaztu, digitalizazioa dela eta, merkataritza eraldaketa sakona bizitzen ari dela eta enplegu kopuru handi bat kinka larrian jartzen ari dela, enpresa handietan, bereziki. Prozesu honen ondorioz eta online salmenten gorakadaren eraginez, azken hilabeteetan enpresen aldetik eraso bortitzak pairatu izan ditugu: lan baldintzen funtsezko aldaketak, mugikortasun funtzionala, lan kargaren handitzea, kontziliazio neurrien falta eta ERE zein kaleratze indibidual amaigabeak…

Joan den urtarrilaren 5ean, hitzarmenen negoziazioaren blokeoaren aurrean, ehun-merkataritza, merkataritza orokorreko eta larru eta oinetakoen merkataritzako langileok Bizkaia osoan zehar mobilizatzeari ekin genion. Ordutik, ostiralero eskualde desberdinetan mobilizatu gara eduki duinak dituzten hitzarmenak aldarrikatzeko. 

CECOBI eta BIZKAIDENDAK patronalak oso eroso daude egungo testuinguruan eta negoziazio-mahaian elementu zeharo atzerakoiak proposatzera ere ausartzen dira. Gure lan eskubideen elementu garrantzitsuak ezabatu edo mugatu nahi dituzte, borrokaren bidez urteetan irabazi izan ditugun eskubideak. 

Beste kontu batzuen artean, igande eta jai egunetan Estatu osoan irekitzen ez den eremu bakarra gurea dela tematzen jarraitzen dute, hori horrela urteetan zehar gure familia bizitza, pertsonala eta laborala uztartu ahal izateko aurrera eraman dugun borrokari esker baldin bada ere. 

Ez dugu amore emango, ez diegu urtetako borroka sindikalari esker lortutako eskubideei uko egingo. Sektoreko langileok pairatzen ditugun arazo errealei aurre egingo dien negoziazio serioa da nahi duguna, ganorazko edukiak dituena. Enpresa handiek urteak daramatzate irabazi erraldoiak pilatzen: bada garaia irabaziok banatu eta langileon lan eta bizi baldintza hobeak lortzeko erabil daitezen. 

Gure aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: 

*Soldata igoerak KPI-aren gainetik, eta aurreko urteetako atzerapenekin. 

*Lanaldi partzialentzako lanaldiaren egonkortzea. 

*Eraldaketa digitala gauzatzen duten enpresetako langileentzako lanaldi murrizketa, enplegua babesteko neurri gisa. Gero eta online salmenta handiagoa, orduan eta lanaldi txikiagoa. 

*Digitalizazioari lotutako kategoria eta funtzio berrien erregulazioa: bezero-arreta, paketeen prestaketa eta banaketa…

*Digitalizazioari lotutako lanentzako plusak.

*Genero-arrakalari aurre egiteko, Bizkaiko lurralde-eremuko lantokietarako Berdintasun Plana edukitzeko betebeharra. 

*…

Argi dugu eduki duinak lortzeko, sektoreko langileen mobilizazioa ezinbestekoa izango dela, eta horregatik, dei egiten diegu merkataritzako ehun-, larru eta oinetakoen merkataritzako eta merkataritza orokorreko langile guztiei hurrengo apirilaren 29rako eta maiatzaren 6 eta 13rako deitutako grebekin bat egin dezaten. 

Hiru egun hauekin, hitzarmenak eduki duinez betetzeko patronala mugiarazi arte luzatuko den borrokaldi bati hasiera emango diogu. Horregatik, sektoreko langileei eskatzen diegu egun horietan aurrera eramango ditugun mobilizazioetan aktiboki parte hartzera. 

Hasteko, apirilaren 29an, goizean zehar, piketeak burutuko ditugu lan zentro desberdinen atarietan, eta eguerdiko 12.00etan bat egingo dugu Bilboko Arriaga plazan, elkarrekin Confebasken egoitzara bidea egiteko. Bertan, gu entzun beste erremediorik ez dute izango. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...