2026-02-02
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaBenetako prozesu parte hartzailean oinarrituko den Hezkuntza Ituna behar dugu, betorik gabe

Benetako prozesu parte hartzailean oinarrituko den Hezkuntza Ituna behar dugu, betorik gabe

LABek bere borondate onenarekin jarraituko du lanean. Zentzu honetan, hurrengo egunetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hezkuntzaren Aldeko Akordioaren Oinarriak” dokumentuaren azterketa sakonagoa egin eta bere proposamena helarazioko dio hezkuntza sailari. Bitartean hezkuntzako langileei, hezkuntza komunitateari eta Euskal Herritarrei oro har, gure herriak behar duen Hezkuntza Burujabea eraikitzen jarraitzeko deia egiten diogu.

LABek, gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hezkuntzaren Aldeko Akordioaren Oinarriak” dokumentuaren gainean egiten duen urgentziazko balorazioa laburra duzue ondokoa:

– Prozesu parte hartzailegoa behar da. Ituna lortzeko prozesuarekin kritikoak gara, parte hartzaileagoa izan eta medioei begira baino hezkuntza komunitatean hausnarketa sakona egitera bideratuagoa egon beharko litzateke. Gaurko aurkezpena da gure kritikaren erakusgarri, dokumentuaren inguruan iritziak jasotzera bideratu baino, medioetan produktua saltzea izan da helburua. 46 orriko dokumentu bat aurkeztu zaigu, aurrez aurkezpenean egon garen 30 eragileei aurkeztu gabe. Ondoren, Hezkuntza Sailaren balorazioa izan da oro har eragileok ontzat jo dugula dokumentua, mamiaren inguruan eragile batek ere ez duenean ezer esan, aztertzeko tarterik ez dugulako izan.

– Burujabetza, konpetentzia guztiak, autogobernu osoa. Parte Hartze prozesuan lantzen den dokumentua ezerezean ez gelditzeko bermeak eskatzen ditugu. Hau da, egiten den parte hartze prozesua askatasunean eta Espainiaren betorik gabe egin nahi dugu. Hezkuntza komunitateak eta instituzioek askatasunez erabakitzen dutena praktikara eramatea eskatzen dugu, ez besterik. Zentzu honetan, Espainiaren inposaketei aurre egin eta gure hezkuntza sistema burujabea irutea ezinbestekoa da. Adibidez, nola egin eraldaketa pedagogikoa eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza, Madril errebaliden bitartez azterketa bidezko selekzioaren eredua muturreraino eramaten ari denean?

– Baliabideak behar dira. Madrilen betoak gaindituta ere zer egingo du Eusko Jaurlaritzak? Proposatutako aldaketak praktikara eramateko ikastetxeak, bereziki eskola publikoak, baliabidez hornitzea (ekonomikoak eta humanoak) eta ganorazko formakuntza eskaintzea ezinbesteko neurriak dira, beste askoren artean. Hezkuntzari, gure herriaren garapenerako lehen mailako estatusa onartu behar zaio eta horretarako, askoz ere gehiago inbertitu beharra dago.

– Kontrako norabidean goaz. Cristina Uriarteren hitzek soinu ona ateratzen dute, baina Hezkuntza Sailaren politikak kontrako norabidean doaz: murrizketak eta inbertsio falta; Madrilen esanetara hartutako neurriak (errebalidak, oposaketa eredua,…); hizkuntza ereduak gaindituko dituen murgiltze eredua ezartzea atzeratzea; segregazioaren aurkako neurri eraginkor falta,…
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...