2026-07-15
HomeEkintza SindikalaBarakaldoko Usoa enplegu-zentro berezian hitzarmena #LortuDugu

Barakaldoko Usoa enplegu-zentro berezian hitzarmena #LortuDugu

Bi urte baino gehiagoko negoziazio prozesu luze baten ondoren, zeintzuetan mobilizazioak nahiz alderdi politikoekin eta langileen batzarrekin errondak egin diren, beharginen %99,5en babesarekin sinatu da.

2027ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo da hitzarmen berria, eta honako hauek dira lortu diren akordiorik esanguratsuenak:

1. Lanpostuen eta lan-funtzioen balorazioa, hitzarmena antolatzeko aukera eman duena

2. Soldata taulek Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren soldataren mende egoteari utziko diote

3. Aldagai subjektibo guztiak finkatu dira, eta, horri esker, soldata finkoak ezarri ahal izan ditugu. (2025eko ordainsarien egokitzapenarekin)

4. Soldata igoerak: % 2,9koa 2026rako eta % 4,5ekoa 2027rako

4. Errendimendu txikiko kontratu berririk ez egotea

5. Lanaldian 15-20 minutuko atsedenaldia

6. Txanda-kontratuaren bermea

7. Barne-sustapena eta garapen profesionala arautzea

8. Euskara ikasteko eta erabiltzeko sustapena eta konpromisoa

9. Osasunerako (haginlaria, okulista) eta desgaitasuna duten seme-alabak zaintzeko laguntza ekonomikoak

10. Aldi Baterako Ezintasunagatiko osagarria % 100ean mantentzea.

11. Tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzea.

LAB sindikatuak eragile aktiboa izaten jarraituko du aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideen urraketa edo ez-betetzeak, egiturazkoak izaten direnak, salatzeko.

Eta langileekin batera borrokan jarraituko du sindikatuak, haien eskubideak eta lan-baldintzak hobetzeko eta duintzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako esku-hartze sozialeko sindikatuok negoziazioa desblokeatzeko aurkezturiko proposamena aurkeztu dugu, aldarrikapenei erantzun gabe segitzen duen patronalaren aurrean

ilabete eta erdi baino gehiago patronalaren aldetik inolako proposamenik gabe egon ondoren, atzoko mahaian AISAk uztailaren 29rako proposamen bat aurkezteko konpromisoa hartu zuen, eta, bertan, sektorearen aldarrikapen ugariri behingoz erantzutea espero dugu.

Patronala Gipuzkoako gasolindegien hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen ari da

LAB, ELA eta UGT sindikatuok, ordezkaritzaren % 70,27 dugunok, elkarretaratzea egin dugu gaur Donostian, AEGA patronalaren jarrera salatzeko asmoz; izan ere, sektorean dauden benetako arazoei ez die erreparatzen patronal horrek. Hitzarmenaren negoziazioa hasi zenetik urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, AEGAk negoziazioa blokeatu du, eta Gipuzkoako gasolindegietan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak duintzeko akordio bat lortzea eragozten ari da.

Langileen osasuna bermatu dadila eskatzeko mobilizatzen ari dira Siban enpresaren lantegietan

Abanto Zierbenan kokaturiko Siban Peosa eta Siban Innobelting enpresetako langileek greba partziala egiten ari dira gaur, uztailak 15, 12:00etatik 16:00etara arte, hilaren 1ean Siban Innobelting lantegian izandako lan-istripua salatzeko.