2025-05-16
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaAutonomia pertsonalaren aldeko nafar agentziaren eta patronalaren jarrera salatzeko elkarretaratzea

Autonomia pertsonalaren aldeko nafar agentziaren eta patronalaren jarrera salatzeko elkarretaratzea

Asteartean, ezintasunak dituzten pertsonei arreta eskaintzen lan egiten dutenen lan hitzarmenaren negoziaziorako mahaia bilduta zegoen bitartean, CCOO, ELA, UGT eta LAB sindikatuek deituta, ANAPek patronalaren eskuetan delegatu izanak dakartzan eraginak salatzeko elkarretaratzea egin zen Nafarroako Lan Tribunalaren aurrean.

CCOO, ELA, UGT eta LAB sindikatuen irakurketa

«CCOO, ELA, UGT eta LAB sindikatuok, maila guztietako ezintasun psikikoak nahiz fisikoak dituzten pertsonentzako zentroetako langileen lan baldintzak biltzen dituen Nafarroako herrialdeko lan hitzarmenarekin gertatzen ari dena salatzera gatoz, 800 bat langile eragindu daudelarik.

Lau hilabete pasa dira, negoziazio mahaia osatu genuenetik. Orduztik ez dugu fruiturik jaso eta hainbat zailtasunek pisua dute mahai gainean; lan erreforma ez da gure aldekoa eta ANAP (Autonomia pertsonalaren aldeko nafar agentzia) hasi aurretik argi utzi zuen egin behar hau patronalaren eskuetan delegatuko zuela. Sindikatuen aldeak, jarrera eraginkorra erakutsi izan du negoziazioaren aurrean, proposatu diren baldintzak, aurreko lan hitzarmenek gorde dituztenen oso antzekoak izan baitira, erreformaren aurrean hainbat garantia izateko klausulak gehitu direlarik eskaeren artean.

Enpresarien proposamenak aldiz, aldakorrak izan dira hilabete hauetan zehar. Beren proposamena, epez kanpo luzatzeaz gainera, langileontzat ofentsiba bat supoatzen du. Guretzako onartezina da, diru publikoarekin, langileon kontura aberasten saiatze hori, Administrazioaren diru partida berdina izaten jarraitzen duenean gainera.

Beren proposamenetako batzuk:
• Jardunaldiaren igoera.
• Aldi baterako ezintasunen gehigarriaren murrizketa.
• Kapazitazioari dagokion gehigarriaren desagerpena.
• Hobekuntza sozialen okertzea.
• Enpresa mailako akordioen desagerpena.
• Oporren murrizketa.
• Baimen ordainduen murrizketa (Legeak dionaren azpitik kokatuz)

Hau dela eta, datorren otsailaren 19an, asteartean, 9:45etan, negoziaziorako mahaia bilduta dagoen bitartean, Nafarroako Lan Tribunalean kontzentrazio bat burutuko dugu.
Otsailaren 20an, ANAPeko ordezkariekin bilduko gara, beren ardura uztearen ondorietaz jabe daitezen, enpresa pribatu hauen aberaste handiagoa baitakar honek.

Iruñean, 2013ko otsailaren 13an» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta UGT sindikatuok EAEko langileon kolektibitateen hitzarmen propio baten alde mobilizatu gara

Pasa den martxoan LAB, ELA eta UGT sindikatuok mobilizazio prozesu bati ekin genion kolektibitateetako enpresei exijitzeko behingoz eser daitezela sektoreko langileentzat EAEn hitzarmen propioa...

LABek hezkuntza publikoan sinaturiko lan-hitzarmenek, langileon lan baldintzak hobetzeaz gain, kalitatean aurrerapauso handiak ekarriko dituzte

Hezkuntza publiko osoan 30.000 langile baino gehiagoren lan baldintzak hobetzeko, erabakigarria izan da LABen lana, bai akordio laboralean adostutako neurriak eremu bakoitzera eramaten, eta baita grebak eta mobilizazioak sustatzen ere.

LABek José Ignacio Murilloren zuzendaritza jo du Sunsundeguiren egoeraren errudun, eta gertatutakoa sakon ikertzeko eskatu du

LABeko Sunsundeguiko ordezkariek eta sindikatuko Sakanako arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Iruñean 338 pertsona kalean utziko dituen lantegiaren itxieragatik erantzukizunak eskatzeko.