2026-08-22
HomeOharrakZerbitzu PublikoakAurre-akordioa errespetatzeko bigarren deia Heziketa Berezian

Aurre-akordioa errespetatzeko bigarren deia Heziketa Berezian

LAB Sindikatuak Isabel Celaák zuzentzen duen Hezkuntza Sailaren zintzotasun falta, maltzurkeria salatu nahi du publikoki. Hezkuntza Sailak ez du bere hitza betetzen eta gezurretan ari da. Etorkizun duina izateko aukera lapurtzen die behar bereziak dituzten 4.500 ikasle eta familiei. Hezkuntza Sailak Negoziazio Kolektiboaren eskubidea urratzen du

Heziketa Berezian, 2006tik lan hitzarmena negoziatu nahian ibili gara. Urte luze hauetan sindikatuoi ezinezkoa egin zaigu langileontzako onuragarria izan zitekeen lan hitzarmena ixtea, Administrazio ezberdinek proposamen ezegokiak egin dizkigutelako. Pasa den ikasturtean, langile kolektibo honen aldarrikapen historikoei erantzun egokiagoak emateko prest agertu zen Hezkuntza Saila; horrela, hainbat bileraren ostean, irailaren 14an Lan-legepeko Hezkuntzako Langileen hitzarmen kolektibo berri baterako aurre-akordioa sindikatu guztiok sinatu genuen Hezkuntza Sailarekin. 
Sailaren hitzak, papera hutsak baino gutxiago balio duela erakutsi digu Celaá-ren administrazioak. Bada Sailak, azaroaren 17an, iritziz aldatu eta sinatutako aurre-akordioa urratzen zituen proposamenak aurkeztu zituen lotsagabeki; proposamenek gainera, egungo lan baldintzak okerragotu ere egingo zituzten. Sailak, langileok arrotza ez dugun gehiegikeria erabiliz, ezinbestekotzat jo zuen sindikatuok bere irizpide aldaketa onartzea, irailaren 14an sinatutakoari uko egitea exijituz.

Sailaren prozedura ez leiala, maltzurra eta despota honek ondorio argi larriak dakarzkio negoziazio kolektiboaren eskubideari: nola negoziatu sinesgarritasunik erakusten ez duen administrazioarekin?adostutakoa errespetatua izango den taxuzko zalantzak daudenean?

Abenduaren 19an, Lakua aurrean eginiko kontzentrazioan, LAB sindikatuak aurre-akordioaren urraketa salatu eta Celaá andereari eskaera egin zion negoziazioak berrartzeko sinatutakoaren errespetuan.

Celaá Sailburuari egotzi behar diogu Hezkuntzak hitzartua ez betetzea, sinatutako aurre-akordioan atzera egitea. Celaá Sailburuari eta Hezkuntza Sailari, emandako hitza errespetatzea exijitzen diogu. Abenduan hasitako ekinbidean jarraitzeko asmoa du LABek, hilabetean behin kontzentrazioak eta eskaera bera egiteko. Beste sindikatu eta Heziketa Bereziko langileria osoari ere deia egiten diogu parte hartzera.

Euskal Herrian, 2012ko urtarrilaren 23a

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...