2024-04-25
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaAsunción Klinikako enpresa batzordeak protestak indartuko dituzte jasaten ari diren egoera salatzeko

Asunción Klinikako enpresa batzordeak protestak indartuko dituzte jasaten ari diren egoera salatzeko

Asunción Kinikako (INVIZA) langileen egoera eta zuzendaritzak hitzarmenaren negoziazioan duen jarrera salatzeko eta baloratzeko agerraldia eskaini zuen atzo enpresa batzordeak. Irailera begira mobilizazioak eta protestak indartzea pentsatzen ari dira, eta haien helburura eramango dien biderik ez dute baztertu.

Asunción Klinikako enpresa batzordearen irakurketa
ASUNCION KLINIKAKO ZUZENDARITZAK HITZARMENAREN NEGOZIAZIOAN DUEN JARRERAREN SALAKETA PUBLIKOA ETA BALORAZIOA

«Hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa eta Asuncion Klinikako (INVIZA) langileen egoera salatu du gaur enpresa batzordeak Tolosan eskainitako agerraldian:
Asuncion klinikako batzordeak (LAB eta ELA sindikatuez osatua), Klinika Asuncioneko zuzendaritzak hitzarmenaren negoziazioan duen jarrera salatu nahi du,  gaur egun Asuncion Klinikako zuzendaritzak Adegiren ildoa bermatzeko, Adegikoa izandako ordezkaria ekarri baitu negoziaketetara .

Urteak daramatzagu lan baldintzak berriro negoziatu eta enpresa hitzarmen propio batean bildu nahian, honako aldarrikapenekin: lan hitzarmenaren egungo baldintzak blindatzea, KPIaren (kontsumorako prezioen indizea) urteko igoera lortuaz eta lan postuak eta enplegua bermatzea ahaztu gabe.

Honela, 2013ko urte hasieran,  enpresa soldatak jeisten saiatu zen,  kontzertu ekonomikoaren jetsiera hipotetikoan oinarrituz. Langileak salaketa kolektiboa aurkeztu genuen soldata jetsiera gauzatzeko arrazoiak ez zeudela ulertuaz.

Kontuan hartuz enpresak dirua sortzen eta inbertsioak egiten dituen talde enpresarial baten parte dela, kontzertu ekonomikoaren ustezko jetsiera beste kudeaketa batzuk eginez konpentsatu zezakeela uste dugu, langileak kaltetu gabe. Ezin dugu ahaztu, langileek 2010etik soldatak izoztuak ditugula, lan karga haundituaz eta urteko egutegiko lan ordu gehiago izanaz, Osakidetzarekin konparatuta.

Aurkeztutako salaketaren aurrean auzitegiek arrazoia eman ziguten, eta hala eta guztiz ere, zuzendaritzak soldata jetsiera onartzea nahi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren finantzaketaren jetsiera kasuan.

Orain arte gertatutako aldaketa guztiak langileen kalterako izan dira, finantzaketaren igoera izan denean ez dugu etekinik ikusi, eta orain egoera estutzen ari dela, langileak lehen kaltetuak gara.

Osasun sailaren konpromisoak bete ahal izateko langile berrien kontratazioa minimoa izan da, lan orduak aldatzen joan dira lan ordu irregularrak bihurtuz, ordutegi, egutegi eta lanpostu aldaketekin, guzti hau enpresa langile batzordea informatu gabe.

Ezin dugu ahaztu gure lanaren %97 diru publikoaz finantziatzen dela; hala eta guztiz ere osasun saila ez da arduratzen langileen baldintzen egoeraz, ezta ere diru publikoaren kontrolaz ere.

Momentu honetan zuzendaritzarekin bilerak izaten jarraituta ere, negoziazioa blokeatuta dago. Zuzendaritza hitzarmen propio bat negoziatzeko prest dago baldin eta bertan lan erreformaren klausulak jasotzen baditu; LAB eta ELA sindikatuontzat hau onartezina da, lan erreformaren aurrean ezin baitugu langilegoa babesik gabe utzi. Erreformaren aurkako jarrera sendo azaldu behar dugu, eta zuzendaritzak sinatutakoa beteko duela bermatu behar du, erreformak esandakoa jasoz gero enpresak edozein momentuan unilateralki sinatutakoa indargabetu baitezake.

Bestalde, gaur egungo osasun publikoaren mapan parte garenez, zein egoeran gauden eta zein den klinikaren etorkizuna jakin nahi dugu, eta horretarako beharrezkoak diren gestioak burutuko ditugu.

Blokeo honekin bukatzeko helburuarekin eta gure egoera jendarteratzeko asmoz, Tolosan langileok lan zentruan astean bitan mobilizazioak egiten ari gara eta kotxe karabanak. Egoera honek horrela jarraitzen badu, irailera begira mobilizazioak eta protestak indartzea pentsatzen ari gara, ekintza berriekin, gure helburura eramaten gaituzten bideak baztertu gabe.

Tolosan, 2014ko uztailaren 2an
Asunción Klinikako enpresa batzordea
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.