2026-08-21
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaAskatasun sindikalari eraso berri bat SAR enpresan

Askatasun sindikalari eraso berri bat SAR enpresan

LABen irakurketa Bizkaiko Entzutegiak, PNVren kargu baten kontrako panfletoak jartzeagatik, LAB kondenatzen duelaren berriaren aurrean.

Gaur Bizkaiko komunikabide ugarietan jasotako informazioen aurrean, LAB-ek hurrengoa adierazi nahi du:

Lehenik eta behin LAB-ek auzitegiaren erabakia ezagutu bezain laster errekurtsoa sartu zuela argitu nahi du. Gaurko komunikabide batzuetan (El Correo, El Pais, Tecnolecto.com, noticiasespanolas.com,…) agertutako sententzia, aurreko urteko azaroan atera zela eta epe barruan errekurritu egin zela. Auzitegi Gorena izango da intimitatea eta askatasun sindikalaren artean dagoen muga estuaren inguruan ebatziko duena.

Gainera argitu nahi dugu, kaleratutako langileak lanean daudela, eta ez direla langile ohiak medioetan baieztatzen den bezala. Bizkaiko Lan-Arloko Epaitegiaren hainbat sententziak langileen kaleratzeak baliogabetzen zituen, eta haien oinarrizko eskubideak urratu zituztela eta kaleraketak bidegabeak zirela baieztatzen zuen. SAR, Iñaki Isasi-k ordezkatzen duen enpresa, jazarpen sindikalagatik ere kondenatua izan zen sententzia beragatik. Bi langileek bere lan-jarduera arruntarekin jarraitu zuten, inola ere ez mehatxatuz ez komunikabide batzuetan ziurtatzen duen bezala izutuz.

Bestalde, LABeko bi ordezkarien jarduera sindikala eredugarria izan dela adierazi nahi dugu eta komunikabideei filtratutakoa interes partikularrei zor zaiela ondorioztatzen dugu. Eta halaxe, ez horrenbeste sententzia bera baizik eta beraren existentzia zabaltze hutsak, gure ustez sindikatuen jardueraren kriminalizazio kanpainean beste urrats bat baino ez da.

Azkenean askatasun sindikalari egiten zaion eraso berri baten aurrean aurkitzen gara, CONFEBASKek sindikatuak legez kanporatzeko saiakerarekin abiatutako bidetik. Egoera honen aurrean langileen defentsan gure ildoa berrestea baino ezin dugu egin, hots, txantaje eta mehatxuen gainetik ekintza sindikala.

Euskal Herria, 2015eko Otsailak 12

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...