2026-11-02
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaArraiozko Simply saltokiaren aurrean egin dugu protesta, langileek pairatutako jazarpena salatzeko

Arraiozko Simply saltokiaren aurrean egin dugu protesta, langileek pairatutako jazarpena salatzeko

Urteetan Arraiozko Simply santokian langileen egoera erraza izan ez baldin bada ere, azken urtean egoera dezente okertu egin da. Langile asko enkargatu baten aldetik izugarrizko jazarpena pairatzen ari dira, eta, horrek sortutako antsietatearen ondorioz, azken aldian baja asko egon dira. Enpresak berak sortutako egoera baten ondorioz bajan egoteagatik, bajan zeuden biartean, bi langile kaleratu dituzte eta beste batzuek lana utzi behar izan dute, irtenbide bakar gisa.

Era berean, salatu behar da bajan dauden langileek sortutako hutsuneak ez direla bete, eta bertan geratu direnek, beraien lanaz gain, funtzio horiek ere egin behar izaten dituztela. Baina ez hori bakarrik, langile hauentzat, gain karga hori izatea gutxi balitz, beraien lana ez dutela behar bezala egiten eta gehiago egin ahal dutela entzun behar izan dute ere; gehienetan, aipatutako enkargatuaren aldetik.

Onartezina da baldintza hauetan lan egitea. Horregatik, LABek eta ELAk egoera salatu nahi dugu, eta adierazi ez dugula egoera hau bere horretan segitzea onartuko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mallabiko Enerpac enpresaren itxiera salatzen dugu

Errekorreko etekinak dituen multinazional batek 43 pertsona kalean utzi nahi ditu lehenago Larzep izena zuen lantegian.

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....