2026-03-19
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaAriser3 garbiketa enpresako langile batek jasandako jazarpena salatzeko elkarretaratzea bihar

Ariser3 garbiketa enpresako langile batek jasandako jazarpena salatzeko elkarretaratzea bihar

Bihar, uztailak 10, 11:30etan Ariser3 garbiketa enpresan emakume batek bere lankidearen aldetik jasotako jazarpena salatzeko elkarretaratzea egingo du LABek Donostian. Jazarpena bera larria izanik, are larriagoa izan da enpresaren jarrera: inolako interbentziorik egin ez eta emakumea kaleratu du.

LAB aspalditik ari da salatzen lan merkatuan jendartean errotua dagoen indarkeria sexista birproduzitzen dela. Finean, emakumeongan oraindik ere gure bizitzako esparru guztietan indarkeria egoerak presente daudela bizi garen jendarte patriarkalaren ondorioz, izan ere, honek botere harreman ezberdinak eta desorekatuak sortzen baititu gizon eta emakumeon artean, emakumeonganako indarkeria egoerak ahalbideratuz.

Lan merkatuari dagokionez gainera, aipatu beharra dago bereziki sektore feminizatu prekarioetan, eta salatzen dugun kasua horren adibide argia da. Indarkeria sexista gertatzeko aukerak oraindik ere handiagoak dira eremu horien berezko ezaugarrien ondorioz: prekarietatea, langileen bakardadea, prebentziorako inolako neurririk ez…

Ariser3 enpresa jazotakoa eta antzeko kasu guztiak gogor salatu behar ditugula iritzita, LAB sindikatuak kontzentrazioa burutuko du bihar, uztailak, 10 (asteazkena) goizeko 11:30etan Donostiako Urumea Pasealekuan (34.znb). 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.