2026-01-30
HomeIndustriaIndustria KimikoaAraiako Interenvasesen ezarri nahi dute amaiera EEEa salatzen dugu

Araiako Interenvasesen ezarri nahi dute amaiera EEEa salatzen dugu

Sertegoko (Interenvases) zuzendaritzak amaiera EEEa jakinarazi die Lan Ordezkaritzari eta langileei, bertako langile gehienak kaleratzeko. Langileek susmatzen zuten zerbait konfirmatu da. Zuzendaritzak aspaldi erabaki zuela lantegi honetan jarduera etetea eta sutea erabaki hori gauzatzeko erabil zezakeela, langile gehienak kaleratuz. Horregatik, LABek zuzendaritzaren jukutria salatzen du, gure ustez, enpresaren utzikeriak sortu zuen sute baten ondorioak langileei ordainarazi nahi dizkiena.

Zuzendaritzak Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du ezinbesteko arrazoiak argudiatuz 19 langiletatik 13 kaleratzeko. Beste hiruri laster amaituko zaie kontratua. Hortaz, datozen hilabeteotan 3 langile baino ez lirateke geratuko. Enpresak neurri hau hartzeko “ezinbesteko arrazoiak” argudiatu arren, bi kontu nabarmendu nahi ditugu:

– Langileen artean ezaguna zen, sutea gertatu aurretik, ontzien mozketa eta birziklapenerako nabean jarduera eteteko asmoa.

– Gure ustez, enpresak segurtasunaren inguruan duen arduragabekeriagatik gertatu zen sutea. Ez zuen zirkuitulabur batek eragin mozketa lerroan zenbait produktu nahasteagatik baino, hauek erreakzionatu eta su hartu zuten, sutea oso azkar hedatu zelarik lantegi osotik.

Salatu beharra dugu enpresak ez ziela inolako prestakuntzarik eman langileei aipatu produktu kimikoak erabiltzeak zituen arriskuez. Ez zuen ezta nahaste hauek gerta ez zitezen inolako neurririk hartu, ezta ontzietan produktu kimiko ezezagunen hondakinak gera zitezen ekiditeko.

Nabarmendu nahi dugu enpresa hau zabaldu zenetik segurtasunarekin arazo asko izan dituela. Behin baino gehiagotan izan dira istripuak eta bestelako gertakariak (suteak, gas isuriak…), Zuzendaritzak ezkutatu egin dituenak. Langileek neurriak eskatu zituzten istripu larriagoren bat gertatzeko arriskuaren aurrean, azkenean gertatu den moduan. LABek uste du gertakari hauek badutela antzeko elementurik, hala nola enpresaren axolagabekeria eta arriskuen prebentziorako politika falta, langileen ematen zaien prestakuntza faltarekin batera.

Horregatik guztiagatik, LABek ukatu egiten du sutea “aurreikus ezin den gertakaria” izan denik, “ezinbesteko arrazoiaren” definizioak zehazten duen moduan. Guztiz kontrara, aurreikus zitekeen zerbait da, eta enpresak ez du berau ekiditeko inolako interesik jarri.

Gertakari hauen aurrean, LABek defendatzen du lanpostuei eutsi egin behar zaiela eta jarduerak jarraitu egin behar duela langile eta ingurunearentzat seguruak diren baldintzetan. Ezin dugu onartu sute hau probesterik langileak kaleratzeko, langileak sute honen biktima bihurtuz eta zuzendaritzak suntsitutako nabean jarduera eteteko zuen asmo makurra erraztuz.

Gure ustez, instituzioek, batez ere Eusko Jaurlaritzak eta bere Lan Ordezkaritzak, enplegua eustearen alde egin behar dute, batez ere krisiak gogor kolpatutako eskualde batean. LABek dei egiten dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ordezkaritzari enpresak lanpostuak suntsitzeko dituen asmo makurrak ahalbidetu ez ditzan eta suteari buruzko txosten zehatza egin dezan honen arrazoiak eta enpresaren segurtasun politika argitzeko; eta honen arabera, beharrezko neurriak har ditzan eta langileei kaleratze masiboa ez babestu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...

Arabako eraikinen eta lokalen garbiketako hitzarmenean adostutako aurre-akordioak amore ematea dakar, eta sektorea prekarietatera kondenatzen du

Gaur, urtarrilak 30, sektoreko patronalak, UGT, CCOO, eta USO sindikatuak aurreakordio batera heldu dira, 2029ra arte luzatuko den Arabako eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmen...

LABek Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan arreta zuzeneko ordu jaitsieraren epaia irabazi du!

Gizarte ekimeneko patronalei dei egiten zaie epaia lehen bai lehen betetzeko LAB Sindikatuak adierazten du EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman diola: etapa guztietan arreta zuzeneko...