2024-04-27
HomeIndustriaMetalgintzaPresidenteak ez zuen Mercedeseko Enpresa-Batzordea ordezkatzen

Presidenteak ez zuen Mercedeseko Enpresa-Batzordea ordezkatzen

Mercedeseko Enpresa-Batzordearen gehiengoak agerraldia eman du gaur Mercedeseko Enpresa Batzordeko Presidentearen kargugabetzea azaltzeko. Besteak veste azaldu dute Presidenteak kasu askotan enpresatik gertuago egon dela langileengandik baino. Bestalde, adierazi dute negoziazioen blokeoaren aurrean ez zegoela beste irtenbiderik.

Mercedeseko Enpresa-Batzordearen gehiengoa:
“Presidenteak ez zuen Enpresa-Batzordea ordezkatzen, eta kasu askotan enpresatik gertuago kokatzen zen langileen interesetatik baino”

Azken aldi honetan, ikusi dugu nola enpresa-batzordeko presidentea eta UGT bere sindikatua, Enpresa-batzordearen gehiengoak hartutako erabakietatik urruti zeuden ekintzak egin eta erabakiak hartu dituen. Azkena, Enpresa-batzorde honek deitu duen Asanblada Orokorrera bertaratzeari eman dion ezezkoa. Erabaki hau inflexio puntua izan da, aurretik aurrekariak zeuden aurren, argi geratu da Batzordearen Presidenteak ez zuela Batzordea ordezkatzen, eta kasu askotan enpresatik gertuago kokatzen zela langileen interesetatik baino. Hori, oraingoaren antzerako negoziazio sasoi batean, ez da positiboa hitzarmen duina lortzen ahalegintzeko, mugitzen ari garen salmenten kopuruen barruan.

Beharbada, Mercedeseko Enpresa Batzordeko Presidentearen kargugabetzea izango da mediatikoena, baina guretzat garrantzia txikiena duena da. Negoziazio prozesuaren barruan sartzen den erabakia da, eta hori da benetan garrantzitsua dena.

Ez zegoen beste irtenbiderik negoziazioaren egungo blokeoaren aurrean, sindikatu batzuk eta enpresak gutxiengoan sinatzearen alde zuten jarrerak sortua, Asanblada Orokorra deitu eta Presidentea kargugabetzea baino. Honek ezezkoa eman zion Asanblada deitzeari, eta gainera, ez zela bertaratuko jakinarazi zuen.

ELA, CCOO, LAB eta ESK bezalako sindikatu ezberdinek Presidentea kargugabetzeko erabakia hartzeak egoera jasanezina dela adierazten dute. Gure artean dauden desadostasunetatik abiatuta, baina Batzordeak organo demokratiko eta indartsua izan behar duenaren konbentzimendutik heldu gara erabaki honetara. Honekin modu partekatuan asumituko ditugu Batzordeko ardurak. Honek esan nahi du erantzukizun ardurak beteko dituzten lagunez harago, erabakiak denon artean eztabaidatuko ditugula.

Negoziazioaren egoerari dagokionez, lehenik eta behin egungo egoeran kokatu behar dugu gure burua. 2016rako aurreikusituako produkzioak errekord berri bat lortuko du Gasteizko lantegian, aurreko gehienezkoa baino 35.000 ibilgailu gehiagorekin, 137.000 ibilgailutako kopurura iritsiz.

Egoera honetan, Batzordearen gehiengoak sindikatu bakoitzari azken hauteskunde sindikalek eman zioten ordezkaritza errespetatzearen aldeko apustua egin dugu, ulertuta hori dela demokratikoena eta langileontzako onuragarriena.

Honek konpromiso proposamena ekarri zuen, honakoa jasoz, inork ez zuela gutxiengoan sinatuko eta hitzarmen berria kudeatuko duten batzordeetan sindikatu bakoitzaren ordezkaritza errespetatuko zela.

Baina UGT, Ekintza eta PIMek ez zuten konpromiso hori hartu, horrek bidea libre uzten zion negoziazioa eta gutxiengoan egindako akordio bati.

Enpresa ere interpelatu genuen, konpromisoa har zezan gehiengoarekin hartutako akordioa soilik izan zedin baliozkoa, sinatzen zuenak sinatzen zuela, baina aurreikusi zitekeen moduan enpresak ere ezezkoa erantzun zuen, edozeinekin sinatzeko prest zegoela adieraziz, sindikatu bakarrekin ere.

Egoera honen aurrean, eta Batzordearen gehiagoaren plataforma aurkezteko ahalegina eginda ere, enpresak gutxiengoan egindako akordioa bilatzeko ahalegina egin zuen, eta aukera hau babesten duten sindikatuak egonda, gehiengotik negoziazioa atzeratzea eskatu genuen blokeo honi konponbidea bilatzeko.

Batzordearen ezohiko bilera deitu genuen, berriro eztabaidatu eta sindikatu guztion artean, berme guztiekin negoziazio-mahaira itzultzeko adostasuna aurkitzeko asmoarekin.

Baina UGT, EKINTZA eta PIM agertu ere ez ziren egin deialdira, enpresarekin egun berean beste bilera batera joan arren. Sindikatu hauek erakutsi zuten seriotasun eta konpromiso faltaren aurrean, ASANBLADA OROKORRA deitzea erabaki genuen.

ELA, CCOO, LAB eta ESKren aldeko jarrerarekin eta UGT, Ekintza eta PIMen kontrakoarekin Asanblada egitea eskatu genion enpresari, sindikatu bakoitzak bere jarrera azaldu eta langileek jarraitu beharreko bideak zein izan beharko lukeen erabakitzeko. Espero zitekeen moduan, Zuzendaritzak ere ezezkoaren erantzun zuen.

Hemendik aurrera Enpresa-batzordearen gehiengoa lanean hasi zen asanblada hau kanpoan egiteko. Azkenean, datorren maiatzaren 19an egingo da Asanblada.

Asanblada izango da negoziaziok nondik jarraitu behar duten erabakiko duena, baina guk argi daukagu zenbat eta batuago egon langileontzat emaitza hobeak lortuko ditugula.

Gure aldetik, beste sindikatuei dei egiten diegu euren jarrera berraztertu eta gehiagoarekin bat egin dezaten.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.