2026-02-02
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaArabako ehun merkataritzan sinatutako aurreakordioak ez dio lan erreformari aurre egiten

Arabako ehun merkataritzan sinatutako aurreakordioak ez dio lan erreformari aurre egiten

Atzo, ELA (sektorean ordezkaritzaren gehiengoa duena), CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa sinatu zuten Arabako Ehun Merkataritzako sektorean. Bertan jasotako edukiak LABentzat guztiz onartezinak dira, lan erreformak sektoreko langileei ekarri dizkien ondorio larriei aurre egiten ez dielako.

Zehazki, lehen aipatutako sindikatuek hau adostu dute:
• urte beteko ultraktibitatea (lan erreformak arautzen duena)
• lan erreformaren aplikazioarekin, enpresak hitzarmenean jasotako edukiak ez aplikatzeko dituzten aukerak bertan behera utziko lukeen mekanismorik ez du jasotzen.
• 2014rako KPIari loturarik ez duen soldata igoera adostu dute, eta 2013rako izozketa.

Argi dugu hau dela CCOO eta UGTk, bizitzen ari garen koiunturan, hartu duten bidea, borrokari muzin egitea eta mahai negoziatzaileetan aurkezten dietena sinatzea. Baina harrituta gaude ELAren jarrerarekin, Arabako ehun merkataritzan sinatutako edukiak baino hobeak dituzten patronalaren proposamenei ezetza ematen ari baitzaio beste sektore batzutan, mahaiak blokeatuz, eta agian mahaiak desblokeatzera eramango luketen eta aurreakordio horretan baino eduki hobeak dituzten sindikatuen proposamenekin ez baitator bat.

LABek honako helburua du, negoziazio mahaietan, lan erreformaren ondoriei aurre egitea, batez ere, ultraktibitatea eta hitzarmenetan jasotakoa ez betetzearen aukerak bertan behera uztea, eta patronalari aurre egitea, KPIarekin harreman galtzearen bitartez eros ahalmena erasotzen duenean.

ELA, errefomari eta patronalari aurre egitea aldarritzen duen sindikatuak, hitzarmen honetan agerian utzi du, ondo datorkionenan, estatu mailako sindikatuek erabiltzen dituzten politika berdinak defendatzen dituela, hau da, patronalaren aginduei men egitea.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...