2026-03-23
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaAPNABIko Langile Batzordeak gardentasuna eta negoziatzeko borondatea exijitu dio enpresari

APNABIko Langile Batzordeak gardentasuna eta negoziatzeko borondatea exijitu dio enpresari

Bizkaian autismo duten pertsonekin lan egiten duten APNABIko langileek egun dagoen Zuzendaritza Batzordeak eta Kudeatzaileen taldeak sortutako egoera salatu dute.

APNABIko Langile Batzordearen oharra

«APNABI: BERAIEN KUDEAKETA, GURE KRISIALDIA 

APNABIko langileok, Bizkaian autismo duten pertsonekin lan egiten dugunok, gaur egun dagoen Zuzendaritza Batzordeak eta Kudeatzaileen taldeak eraman gaituzten egoera salatu nahi dugu. Langileok eta enpresak orain arte enpresako Lan Hitzarmena izan dugu. Baina 2008tik lan hitzarmen berria negoziatzen ari gara ezer lortu barik, jakinda, azken Lan erreformak aukera ematen duela lan hitzarmen hau desagertu arazteko eta langileok ditugun eskubideak suntsitzeko.

APNABIn burutzen ditugun zerbitzu gehienak %100 diru publikoetatik betetzen dira. Hala ere, enpresak galera ekonomikoak argudiatzen ditu. LAB eta CCOOk hau diogu eta salatzen dugu: enpresak argudiatutako galerak kudeaketa okerraren ondorioa direla eta ez dituela kontutan hartzen ez erabiltzaileak ezta langileak ere. Urteetan zehar inolako kontrolik gabe dirua gastatzen egon dira, enpresaren etorkizuna eta gure lanpostuak kolokan jarriz.

LAB eta CCOOek baita salatu nahi dugu: 200 bat langile gara eta geuk eman behar diogu aurreko egoera honi erantzuna, lan gehiago eginez eta gutxiago kobratuz. Argi dago, haien kudeaketa ereduarekin jarraituz gero gure eskubideak urratuko dituztela. Bitartean, Kudeatzaileen soldata gero eta altuagoak dira inolako kontrolik gabe; bide honetatik porrotera eramango dute enpresa eta bitartean, egiten dituzten hutsegite laboralak, abokatuen eskutan utziz.

Honen aurrean,LAB eta CCOOek zera eskatzen dute: enpresa honetan gardentasuna izatea eta benetan negoziatzeko borondatea erakustea. Langileok argi dugu, bide honetatik jarraituko dugula eta egoeraren arabera aztertzen joango gara nolako mobilizazio dinamika eramango dugun hemendik aurrera.»
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...