2025-01-22
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaAlfus-FCC enpresako langileek lanuzteak deitu dituzte zuzendaritzarekin izandako azken bileraren ostean

Alfus-FCC enpresako langileek lanuzteak deitu dituzte zuzendaritzarekin izandako azken bileraren ostean

Alfus-FCC enpresako langileek lanuzteak deitu dituzte urtarrilaren 21, 28 eta otsailaren 4 eta 11rako Alfusen jabe den FCC enpresako zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean. Enpresa Batzordeak ez du ikusi enpresaren aldetik borondaterik Alfus-FCCko hitzarmenaren negoziazioei berrekiteko.

Halaber, zuzendaritzak mehatxu egiten jarraitzen duela salatu dute batzordetik. Langileen lan baldintzei dagokioenez neurri gogorragoak hartuko dituela adierazi die, nahiz eta gehiagorik ez duen zehaztu.

2011tik indarrean den hitzarmenik gabe daude Alfus-FCC enpresa, ondorioz, eta azken hilabete luzeetan bezala, laneko ziurgabetasun eza nagusi izaten jarraitzen duelarik. Honen aurrean, langileek astelehenero lanuzteak egitea erabaki dute , urtarrilaren 21ean hasi eta otsailaren 11ra arte. Ez dituzte baztertzen neurri gogorragoak hartzea, greba mugagabea kasu, Alfus enpresan hitzarmen duina lortzeko eta lan baldintzak mantendu ahal izateko.

Gororatu bihar, manifestazioa dagoela deituta Lemoan, Enplegu suntsiketaren aurka, arratsaldeko 18:00etan Cementos Lemonako akanpadatik hasita. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko hezkuntza publikoko irakasleen grebak %75etik gorako jarraipena izan du

LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuok deitutako grebak jarraipen zabala izan du. EAEko Hezkuntza Sailaren 27.000 irakasle zeuden gaurko grebara deituak.

LABek irmoki salatzen du Guardianen itxiera

LAB sindikatutik irmotasun osoz salatu nahi dugu Guardianek aurkeztuko duen Enplegu Erregulazio Espedientea. Horrek, 171 langileren kaleratzea ekarriko du eta Aiaraldeako eskualdean eta inplikatutako familietan izango duen eragina izugarria izango da.

Gizain berriz mobilizatu da eta mobilizatzen jarraituko du bere langileen baldintzak foru administrazioko langileenekin parekatzea eskatzeko

LAB eta CCOO sindikatuok eginiko deialdiari erantzunez, Gizaingo langileek –Nafarroako gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko gobernuaren fundazioa– elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, Eskubide Sozialen Departamentuaren egoitzaren parean, euren lan baldintzak foru administraziokoekin parekatzea eskatzeko.