2025-12-19
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaAldundiak Bizkaibuseko lanpostuak ziurtatzen ez baditu greba mugagabe berri bat eman daiteke

Aldundiak Bizkaibuseko lanpostuak ziurtatzen ez baditu greba mugagabe berri bat eman daiteke

ALDUNDIAK LANPOSTUAK ZIURTATZEN EZ BADITU, BALITEKE BIZKAIBUS BERRIRO GREBA MUGAGABEAN HASTEA

ELA-LAB-UGT-USO eta CCOO sindikatuok aztertu dugu Aldundiak abenduaren 12an eman zigun txostena. Guretzat ez ditu 2013ko urriaren 4an zeuden lanpostuak ziurtatzen eta, ondorioz, ez du Bizkaibusen zerbitzua hobetzen, hitzartu bezala, zerbitzu okerragoa eskainiz herritarrei. Azaroan lortutako akordioa urratzen ari da beraz, baldin eta enplegua benetan bermatzen ez bada.

Salatzen dugu txostenean ez direla aldundiarekin izan ditugun bileretan aurkeztu ditugun hobekuntza asko eta asko; linea berriak sortzea, proiektuan dauden lineetako ordutegiak hobetzea, baita proiektuarekin desagertu diren hainbat linea berreskuratzea ere proposatzen genuen, bestela enplegua suntsiu ea zerbitzu eskasagoa emango zaio jendeari.

Sindikatuok ulertzen dugu zerbitzuak murrizteak herritarrak atsekabetzea. Argi daukagu zerbitzua hobetuz soilik lortuko dela murrizketak etetea eta lanpostuei eustea.

Salatzen dugu, era berean, enpresek ez dutela subrogazioari, lan baldintzei eta subrogazio zerrendei buruz adostutakoa betetzen.

Horregatik guztiarengatik, bilerara deitu dugu Aldundia 2015eko urtarrilaren 7an, enpresen urraketei irtenbideak proposatzeko eta Aldundiak zerbitzua hobetzeko, bestela ez baitira 2013ko urriaren 4an zeuden lanpostuak ziurtatzen.

Iragartzen dugu Aldundiak lehengo “akordioa betetzen ari gara” diskurtsoarekin segitzen badu aldundiak desagertzen direla ukatzen duen lanpostuen berri zabalduko dugula. Argi daukagu jende guztiak ikusten dituela zerbitzua murrizteak lanpostu gutxiago izatea dakarrela.

Aldundiak zerbitzua hobetzeko eta lanpostuak ziurtatzeko asmorik ez badu, langileen batzarrak deituko ditugula eta, ondoren, Bizkaibus osoaren batzarra, eta baliteke zerbitzu hobea eta enplegua aldarrikatzeko greba mugagabeari ekitea erabaki genezakeela. Aldundiak konpromiso hori hartu zuen eta ez da betetzen ari.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...