2026-10-05
Home8. Biltzar NagusiaBiltzar NagusiaAinhoa Etxaide: «Ipar Euskal Herrian bertako langileei etorkizun bat eskainiko badiegu, hori...

Ainhoa Etxaide: «Ipar Euskal Herrian bertako langileei etorkizun bat eskainiko badiegu, hori alternatiba bat eraikitzetik etorriko da»

Sindikatua Biltzarrera nola iristen den aztertzeko azken nazio biltzarra egin da Hendaian. Azken bilkura honetan ekainaren 20 eta 21ean Barañainen izango den 8. Biltzar Nagusian aurkeztuko diren ponentziek jasotako zuzenketak, haien egoera, biltzarraren araudiak eta azken lau urteetan emandako pausoak aztertzen dituen Kudeaketa Txostena izan dituzte aztergai.

Kudeaketa txostenak jasotzen dituen urrats garrantzitsuenen artean LABen proiektuaren izaera nazionala kontsolidatu izana azpimarratu du Ainhoa Etxaidek. Honen atzean garrantzi berezia hartzen du Ipar Euskal Herrian LABek lortu duen erreferentzialtasunak azken 10 urteetan. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...

[ARGAZKI GALERIA] Etxebizitza eskubidearen aldeko eta errentismoaren aurkako aldarriek hartu dituzte kaleak asteburuan

Etxegabetze arriskuan dauden eta LABekin batera antolatzea erabaki duten hainbat maizterrekin batera deitu genituen mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Nafarroako desgaitasunaren sektoreak mobilizazioa egin du hitzarmena desblokeatzea eskatzeko

Sektoreko langileek LABek, ELAk, CCOOk eta UGTk deitutako manifestazio batean parte hartu dute gaur eguerdian. Iruñeko Merindadeen plazatik abiatu da, negoziazioan aurrerapausoak ematea eta...