2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaAdinekoen Egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko Gipuzkoako Aldundiak hartutako iniziatiba positiboki baloratu du...

Adinekoen Egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko Gipuzkoako Aldundiak hartutako iniziatiba positiboki baloratu du LABek

Plaza publiko hitzartuak dituen adinekoentzako egoitzen eta eguneko zentroen azken erantzulea dela aitortuz, zerbitzu horietako langileen lan baldintzak hobetzeko eta blindatzeko eta zuzenean eragiten duen kalitatearen hobekuntzan apustua egiteko prest azaldu da Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazioa urriaren 19an hasi genuen. Lehenengo egunetik Adegi eta Laresek aurkeztutako proposamenak onartezinak izan dira, negoziazioa ahalik eta gehien luzatzea eta oztopatzea izan delako haien helburua, uztaileren 7an lan hitzarmen estatala inposatzeko.

Gure aldarrikapenak lehenengo egunetik hauek izan dira:
• Lan hitzarmenak beharrezko berme politikoa eta legalak eduki behar ditu, nahitaezkoa izan dadin bere aplikazioa.
• Sinatuko dugun hitzarmenak lan erreformaren kontrako edukiak eduki behar ditu.
• Lan hitzarmenak ekonomikoki hobekuntzak eduki behar ditu, bai soldatetan baita eduki sozialetan ere garrantzi berezia emanez subrogazioaren klausulari

Blokeoaren egoera ikusita LAB eta ELAk helduen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak mugitzeko momentua iritsi zela eta kalera ateratzeko momentua iritsi zela ikusi genuen eta Otsailaren 27, 28 eta Martxoaren 1erako greba deialdia egin genuen. Aldi berean, Gipuzkoako aldundiari gatazka honetan inplikatu zedin eskatu genion.

Gaur, patronalaren jarrera blokeatzaile eta itxiaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentutik egungo egoera desblokeatzeko proposamen bat publiko egin du. Plaza publiko hitzartuak dituen adinekoentzako egoitzen eta eguneko zentroen azken erantzulea dela aitortzen du, eta horregatik zerbitzu horietako langileen lan baldintzak hobetzeko eta blindatzeko eta zuzenean eragiten duen kalitatearen hobekuntzan apustua egin du Aldundiak.

Estatuko legediaren inposizioagatik, alegia lan erreformaren inposizioagatik, gure hitzarmenak jokoan dauden honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena blindatzeko hartutako iniziatibak balio politiko handia du, lan harremanetarako euskal esparruaren defentsan ariketa praktikoa bilakatzen delarik.

Bestalde, iniziatibari balio handia aitortzen diogu behingoz, administrazioak zerbitzu hauen izaera publikoaren arabera dagozkion erantzukizunak bere egiten dituelako eta bestetik, iniziatiba honen bidez – gobernu gehienek egin ohi dutenaren kontra – langileon eskubide eta aldarrikapenen alde egiten duelako.

Horregatik, gainontzeko instituzio guztiei (Nafar Gobernuari, Araba eta Bizkaiko Aldundiei, Eusko Jaurlaritzari,…) azpikontratutako zerbitzuetan erantzukizunez jokatzeko exijitzen diegu. Instituzioek gure hitzarmenak babesteko iniziatibak hartzea posiblea dela erakutsi digu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta hori Euskal Herri osoan lortzeko mobilizatzen eta borrokatzen jarraituko dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...