2026-02-03
HomeUncategorizedADEGIK Gipuzkoako hitzarmenaren negoziazio mahaiko laugarren bileran jarrera inmobilista berbera erakutsi du

ADEGIK Gipuzkoako hitzarmenaren negoziazio mahaiko laugarren bileran jarrera inmobilista berbera erakutsi du

Gaur, Urtarrilak 24, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaiko laugarren bilera izan dugu sindikatuok patronalarekin. ADEGIk mahai gainean ipini dituen puntu atzerakoi eta murriztaile guztiak bere horretan diraute eta negoziazio prozesua blokeo egoera batera eramaten ari da.
LABetik, patronalari berriro ere esan diogu, gu gure plataforman aldaketak egin eta malgutasunez jokatzeko prest gaudela, beti ere atzerapausurik suposatuko ez lukeen hitzarmen bat lortzeko helburuarekin. ADEGI-ri galdetu diogu ea guk aldaketak eginez gero, bera prest ote dagoen bere plataforma aldatzeko eta beraien erantzuna honakoa izan da: “Zuek egin aldaketak eta ikusiko da zer gertatzen den.”

ADEGI, akordio bat lortzeko borondatez ibili beharrean, Madriletik etorriko den Lan Erreformari begira dagoelakoaren susmo gero eta handiagoa daukagu.

Hurrengo bilera, Urtarrilaren 31n izango da eta patronalaren jarrera aldatu ezean, beste behin ere Gipuzkoako metaleko langileok kalera atera behar izango gara gure eskubideak defendatzeko. ADEGIren esku dago eskenatoki horretara ez iristea. LABetik, orain arte egin dugun bezala, arduraz jokatuko dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...